Galdera
Ze irteerak daude Biologia edo Ingurumen Zientzietatik joaten bazara? Zein dago hobeto irteera aldetik?
Kaixo Manu,
Lanerako
irtenbide gehien Biologia ikasketak edo Ingurumen ikasketak dituen ez da erreza
asmatzea, garaiaren eta momentuaren arabera batek edo besteak lan
irtenbide gehiago izan ditzakeelako.
Ikasketa bakoitzarekin zein lanbide garatu dezakezun eta lanbide hauei buruzko
informazio gehiago www.lanbide.net
atarian bilatu dezakezu. Atari honetan aipatzen dituzun ikasketen lan-merkatua
zelakoa den aztertu dezakezu, zein lan egiten dituzten, betetzen dituzten beste
lanpostu batzuk zeintzuk diren, eta abar. Behar duzun informazioa eskuratzeko www.lanbide.net
atarian ondorengo pausoak jarraitzea
proposatzen dizugu:
- Aukeratu Zure lanbidea atala ezkerreko zutabean
- Aukeratu
Ikasketak atala, eta honen barruan, titulazioa aukeratuz, titulazio
bakoitzarekin lotutako lanbideen lan-merkatua zelakoa den aztertu ahal izango duzu.
- Adibidea: Ingurugiro Zientziak ikasketekin lanbide desberdinak egin daitezke (Hondakin solidoen tratamenduko teknikaria, hondakin-uren araztegiko teknikaria, ingurumeneko teknikaria, ingurumen-ingeniari teknikaria...) eta Ingurumeneko Teknikari bezala lan egitea nahi baduzu, momentu honetan bere lan-merkatua ondorengoa izango litzateke: http://www.lanbide.net/plsql/tp_menu_profesion?idioma=E&empleosispe=30290066
- Beste adibide bat: Biologia ikasketekin lan desberdinak egin daitezke (Biokimikoa, botanikoa, edafologia, biologia zientzietako teknikaria...) eta Biologia Zientzietako Teknikari bezala lan egitea nahi baduzu, momentu honetan bere lan-merkatua ondorengoa izango litzateke: http://www.lanbide.net/plsql/tp_menu_profesion?idioma=E&empleosispe=31110011
Aztertu itzazu Biologiarekin eta Ingurumen Zientziarekin zerikusia duten lanen lan-merkatua lanbide.net web gunean eta ondoren konparaketak egin beraien artean. Honela, momentu honetan lan irteera gehien duena zein den jakitea lortuko duzu.
Animo!