Galdera
"biologia humana"ko ikasketei buruzko informazioa nahiko nuke(non dagoen, sarrera, asignaturak...) milesker
nekane,
Kaixo Nekane,
Gaur egun Giza Biologia lizentziatura titulazioa ez da eskaintzen Euskal Herrian.
Euskal Herrian, giza biologia gaia Biologia lizentziaturaren hainbat ikasgaitan lantzen da eta Osasun zientzietako titulazio guztietan (Medikuntza, Farmazia, Elikadura, Erizaintza, Psikologia..), biologia ikasgaia ematen da. Hauetako askotan gizakiari lotutako gaiak jorratzen dira era zabalago batean.
Euskal Herritik kanpo, Katalunian, Pompeu Fabra Unibertsitateko Osasun eta Bizitzaren Zientzien Fakultatean egin dezakezu Giza Biologia lizentziatura. Ikasketa hauei buruzko informazio gehiago (sarrera, ikasgaiak, eta abar) ondorengo helbideetan aurkitu dezakezu:
- http://www.upf.edu/estudiants/titulacions/ciencies_salut.html
- http://www.imasbcn.org/docencia/es_pompeufabra.html
Giza Biologia titulazioa egiteko bi bide jarraitu ditzakezu:
- Biologia lizentziaturaren lehenengo zikloa Euskal Herrian egin eta ondoren Giza Biologia titulazioaren bigarren zikloa Pompeu Fabra unibertsitatean egin.
- Titulazio osoa Pompeu Fabra unibertsitatean egin.
Lehenengo bidea aukeratzen baduzu, bigarren zikloa egin behar duzun unibertsitatearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu. Horrela informazio ziurra eskuratuko duzu (zeintzuk diren bigarren ziklora sartzeko baldintzak, hezkuntza osagarriak egin behar diren ala ez eta beste). Euskal Herrian Biologia lizentziatura bi unibertsitatetan egin dezakezu:
- UPV/EHU, Zientzia eta Teknologia Fakultatea: http://www.unibertsitatea.net/zer-ikasi-non-ikasi/ehu/zientzia-eta-teknologia-fakultatea/biologian-lizentziatua
- Nafarroako Unibertsitatea, Zientzia Fakultatea: http://www.unav.es/ciencias/estudios/biologia/
BESTE AUKERA BAT
Beste aukera bat, Biologia lizentziatura egitea eta ondoren Giza Biologiari buruzko graduondoko bat egitea litzateke. Graduondoko ugari daude Gizakia eta Biologiari lotuta, Neurozientziak, genetika, ikerkuntza eta abar. Informazio gehiagorako begiratu hemen: http://www.unibertsitatea.net/iparrorratza/faq/1202740056914/
Gure aholkua, Giza Biologiaren gaia lantzeko aukera guztiak aztertzea da. Sartu unibertsitate guztietako web guneetan eta ikusi ea zelako eskaintza duten, irakasgaiak, edukiak, kredituak, espezialitateak...
Interesgarriak iruditzen zaizkizun unibertsitateak bisitatzea ere gomendatzen dizugu, ea inguruak gustatzen zaizkizun aztertzeko, ikasgelak, bizimodu akademikoa...
Eta informazio guzti hori eskuratzen duzunean, orduan hartu ezazu erabakia.
Animo!