Galdera
Aupa! Bigarren batxilergoan nago eta jakin nahiko nituzke gizarte lanaren eta gizarte hezkuntzaren arteko desberdintasunak eta bakoitzaren informazio pittin bat. Eta ba al dakizuen ere zenbateko media eskatzen duten gizarte hezkuntza egiteko. Besterik ez eskertuko nuke informazio hau guztia.
Kaixo Itziar,
Gizarte Hezitzaileak, Gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonekin lan egiten dute, Animazio Soziokulturaleko programak diseinatu eta aurrera eramaten dituzte, Eskolaz kanpoko ekintzak egiten dituzte, Adin txikikoen zentroetan lan egiten dute, Helduen zentroetan lan egiten dute, Lanerako Orientazio zerbitzuetan lan egiten dute, eta abar. Orokorrean esku-hartze programak diseinatu, aplikatu eta ebaluatzen dituzte eta beraien lan eremuak ondorengo esparruekin lotuak daude: Oinarrizko gizarte zerbitzuak edo lehenengo atentzioa, haurtzaroa eta nerabezaroa, familia, gizarte bazterkeria, heziketa eta helduen formazioa, hirugarren adina, gizarte bitartekaritza, justizia, animazio soziokulturala eta aisialdia. Gizarte Hezitzailearen formazioa hezkuntza ez-formaleko alorretara bideratzen da.
Gizarte Langileak berriz, administrazio eta instituzio publiko eta pribatuetan lan egiten dute, gizarte bazterkerian dauden pertsonentzako laguntza publikoak kudeatuz (haurren eta emakumeen aurkako tratu txarrak, hirugarren adinekoei asistentzia, eta abar), pertsonen egokitze eta garapena ahalbideratzeko laguntza eta orientazioa eskainiz, politika eta gizarte zerbitzu justuak diseinatzen eta abar. Orokorrean, gizarte zerbitzuen diseinatzaileak dira eta beraien lan esparruak haurtzaroa, hirugarren adina, gizarteko bazterkeria eta urritasunekin lotuak daude. Gizarte Langileak, Gizarte Asistentziarekin zerikusia duten gai guztietan formatuko dira eta baita ere Lan Zuzenbidearen baliabide administratibo eta prozedimenduetan.
Gizarte Hezkuntza eta Gizarte Lanaren arteko diferentziak zehazten dituzten sailkapen asko daude, hauetariko bat, UNED Unibertsitateak argitaratzen du ondorengo dokumentuan: http://www.uned-illesbalears.net/esp/difedutrasocial.pdf
Euskal Herrian, titulazio hauek ondorengo unibertsitateetan egin ditzakezu:
- Gizarte Hezkuntza diplomatura:
- UPV/EHU Unibertsitatea, Irakasleen Unibertsitate Eskola (Bilbo). Gutxieneko nota 5 eta plaza kopurua 176. Informazio gehiago: http://www.unibertsitatea.net/zer-ikasi-non-ikasi/ehu/bilboko-irakasleen-unibertsitate-eskola/gizarte-hezkuntzan-diplomatua
- UPV/EHU Unibertsitatea, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Donostia). Gutxieneko nota 5 eta plaza kopurua 140. Informazio gehiago: http://www.unibertsitatea.net/zer-ikasi-non-ikasi/ehu/filosofiaren-eta-hezkuntza-zientzien-fakultatea/gizarte-hezkuntzan-diplomatua
- Deustuko Unibertsitatea, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Bilbo). Gutxieneko nota gabe eta plaza kopurua 450. Informazio gehiago:http://www.unibertsitatea.net/zer-ikasi-non-ikasi/du/filosofia-eta-hezkuntza-zientzien-fakultatea/gizarte-hezkuntzan-diplomatua
- Gizarte Lanean diplomatura:
- UPV/EHU Unibertsitatea, Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskola (Gasteiz). Gutxieneko nota 5 eta plaza kopurua 125. Informazio gehiago: http://www.unibertsitatea.net/zer-ikasi-non-ikasi/ehu/gasteizko-gizarte-langintzako-unibertsitate-eskola/gizarte-lanean-diplomatua
- Deustuko Unibertsitatea, Gizarte Laneko Unibertsitate Eskola (Bilbo). Gutxieneko nota gabe eta plaza kopurua 100. Informazio gehiago: http://www.unibertsitatea.net/zer-ikasi-non-ikasi/du/gizarte-laneko-eskola-unibertsitate-eskola/gizarte-lanean-diplomatua-bilboko-campusa
- Deustuko Unibertsitatea, Gizarte Laneko Unibertsitate Eskola (Donostia). Gutxieneko nota gabe eta plaza kopurua 100. Informazio gehiago: http://www.unibertsitatea.net/zer-ikasi-non-ikasi/du/gizarte-laneko-unibertsitate-eskola-ordezkaritza-donostia/gizarte-lanean-diplomatua-bilboko-campusa
- Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea (Iruñea). Gutxieneko nota 5 eta plaza kopurua 110. Informazio gehiago: http://www.unavarra.es/euskara/titulazioak.htm
Titulazio bat edo bestea egiteko erabakia hartu baino lehenago, unibertsitate desberdinen web guneak aztertzea gomendatzen dizugu. Zein ikasgai ematen duten, zein espezializazio eskaintzen dituzten, zelakoak diren praktikak eta abar. Horrez gain, Gizarte Hezkuntza eta Gizarte Langileen Elkargoekin harremanetan jartzea aholkatzen dizugu baita. Elkargoak lan munduarekin oso lotuak daude eta bi lanbideei buruzko informazio esanguratsua eskuratu ahal izango duzu. Informazio gehiago:
- Gizarte Hezkuntza
- Gizarte Hezkuntzaren ataria: http://www.eduso.net/
- Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoa: http://www.ceespv.org/eusk/index.php
- Gizarte Lana:
- Kontseilu orokorra. Gizarte Laneko Diplomatuen eta Gizarte Laguntzaileen Elkargo Ofizialak: http://www.cgtrabajosocial.es/index.php?option=com_frontpage&Itemid=1
- Nafarroako Gizarte Laneko Diplomatuen eta Gizarte Laguntzaileen Elkargo Ofiziala: http://www.cgtrabajosocial.es/navarra/
- Gipuzkoako Gizarte Laneko Diplomatuen eta Gizarte Laguntzaileen Elkargo Ofiziala: http://www.trabajosocialgipuzkoa.org/profesion_e.php
- Bizkaiak eta Arabak badute Gizarte Laneko Diplomatuen eta Gizarte Laguntzaileen Elkargoa, baina ez web gunea. Beraiei buruzko informazioa Kontseilu orokorreko orrialdetik lortu ahal izango duzu.
Animo! Ikasketak aukeratzea ez da erreza!
- http://www.unibertsitatea.net/zer-ikasi-non-ikasi/
- http://www.uned.es/portal/
- Gizarte Hezkuntza Elkargoak eta web guneak:
- Gizarte Lana Elkargoak: