Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza Kaixo, Pedagogia ikasiz gero non egin dezakezu lana eta zertan?

Galdera

Kaixo, Pedagogia ikasiz gero non egin dezakezu lana eta zertan?

Unibertsitatea.net iparroratza zerbitzua - 2008/03/18 13:51
Erantzuna

 

Kaixo Olatz,

Zure galderari erantzuteko informazioa bi ataletan banatuko dugu. Lehenengo atalean pedagogia ikasketen lan esparrua azalduko dugu, eta bigarren atalean berriz, pedagogia ikasketak eta gaur egungo lan-merkatuaren egoera.

Pedagogia lizentziaturaren lan esparrua

Pedagogia zientzia bat da eta hezkuntzaz arduratzen da testuinguru guztietan (eskolan, familian, lantokian eta gizartean) eta bizitza guztian zehar (haurtzaroan, nerabezaroan, helduaroan eta zahartzaroan).

Bere helburua da pertsonak, komunitatea eta gizartea ahalik eta gehien gara daitezen laguntzea, hezkuntza sistemaren bitartez, programa eta material pedagogikoak sortuz, erakunde eta enpresetan prestakuntza eskainiz eta gizartean esku hartzeko proiektuak sortuz eta garatuz.

Pedagogoak hezkuntza formalean (eskola) eta ez-formalean (gizartea, familia, enpresa,...) lan egin dezake. Hau da, hezkuntzan eta hezkuntza ikerketan, giza baliabideen antolakuntza eta kudeaketan, zentroen zuzendaritza eta kudeaketan, orientatzaile bezala (eskolan, famili alorrean, lan munduan eta abar.), argitaletxeetan aholkulari tekniko bezala (materialak sortzen, materialen ildo pedagogikoak aholkatzen), eta abar.

Unibertsitateek lerro kurrikular desberdinak eskaintzen dituzte eta ikasle bakoitza gehien gustatzen zaion alorrean formatu daiteke. Eskaintzen diren  lerro kurrikular batzuk ondorengoak dira: Gizarte Pedagogia; Eskola Guneen Antolakuntza eta Gestioa; Hizkuntzaren Pedagogia; Hezkuntza Ikerkuntza eta Ebaluazioa; Berrikuntza, Prestakuntza eta Hezkuntzaren Kudeaketa; eta abar).

Pedagogia ikasketak eta gaur egungo lan-merkatuaren egoera.

Aurreko lerroetan aipatu dugun bezala, pedagogoen lan esparrua oso zabala da, baina kontutan izan behar da, esparru horietan psikologo eta psikopedagogoek lan egiten dutela baita. Beraz, profesional ezberdinen arteko lehia sortzen da lanpostuak eskuratzerakoan. Pedagogoen lan-merkatua aztertzeko bi bide hauek aztertzea gomendatzen dizugu:

 

Animo! Ikasketak aukeratzea ez da erraza!

Iturriak