Galdera
Noiz sartuko da Bologna UPV/EHUn? Bigarren zikloko lizentziatura egin nahi dut eta gauzak aldatu aurretik jakin nahiko nuke.
Oskar Ferrero,
Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua
-
2008/02/20 14:43
Erantzuna
Iturriak
Kaixo Oskar,
UPV/EHUk, Europar batasuneko beste herrialdeetako unibertsitateak bezala, 2010. urterako prozesu hau martxan jarri behar izango du. Beraz, 2009/2010 izango da praktikan martxan jarriko den ikasturtea, nahiz eta titulazio batzuk hurrengo ikasturterako geratuko diren.
Ondoko lotura honetan UPV/EHU eta Bolognako prozesuaren gaineko informazio gehiago topatuko duzu.