Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Praktikak Turismoko praktikak udan Hernanin
Erabiltzailearen akzioak
2011/05/18 - Hernaniko Udala - 943 33 70 28

Turismoko praktikak udan Hernanin

Hernaniko Udalak udalerriaren inguruko informazioa zabaltzeko informazio gune bat ezarriko du udan bisitari izango direnentzat. Uztailean eta abuztuan Hernanira hurbiltzen direnek, hortaz, bisitatzeko moduko tokien berri zuzena jaso ahal izango dute bertan. Hernaniko Udalak, egitasmo honetaz baliatuz, turismoko informazio gune horretan praktika aldia egiteko aukera eman nahi dio turismo ikasketak egiten ari den ikasle bati. Beraz, interesatuak nahikoa du Hernaniko Udalera jo eta bertan, sarrera erregistroan, oinarriak jaso eta izena ematearekin. Ezinbestekoa da euskera jakitea. Izena emateko epea maiatzaren 16tik 30era (biak barne). Zalantzak argitzeko telefonoz deitu.

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari