Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Praktikak Musika, dan­tza, arte dramatikoa, ikus-arteak eta erakusketen komisario­tza, moda eta diseinua eta arkitekturaren arloetan prestakun­tza espezializaturako bekak
Erabiltzailearen akzioak
2016/05/20 - Unibertsitatea.net

Musika, dan­tza, arte dramatikoa, ikus-arteak eta erakusketen komisario­tza, moda eta diseinua eta arkitekturaren arloetan prestakun­tza espezializaturako bekak

Deialdia egiten duena: Gipuzkoako Foru Aldundia Baldintzak: Beka hauek lortu ahal izango dituzte, oinarrietan ezarritako eskakizunak betez, 2. oinarrian aurreikusitako arlo artistikoetako batean espezializazio eta hobekun­tza ikasketak egin nahi dituzten per­tso­nek, hurrengo paragrafoan ezarritakoa erago­tzi gabe. Beka hauek honako hauei daude zuzenduta: Ikasketa gai den arloan oinarrizko prestakun­tza gainditua izanik eta horrela behar bezala kreditatu ondoren, lanbidez arlo horretan ari­tzeko xedez, espezializazio eta hobekun­tza ikasketak eta ikastaroak egin nahi eta proposaturiko formazio aukerak Euskadiko Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko erakunde akademikoek ez eskain­tze­agatik, proiektua egin eta gara­tzeko kanpora joan beharrean daudenei. Beraz, lagun­tza hauetatik kanpo geldi­tzen dira aipatu bi autonomia erkidego horietan egin daitezkeen 2. oinarrian azaldutako alor guztiei buruzko formazio ikasketak. Era berean kanpo geldituko dira bertaratu gabe egiten diren ikasketak. Halaber, beka eska­tzen den urteko abenduaren 31n 31 urte bete gabeko per­tso­nak izan beharko dute. Edukia: Beka kopurua eta horien zenbatekoa: — Musika: 4 beka, gehienez ere 14.000 euro. Beka bakoi­tzak ez du 3.500 euro gaindituko eta bateragarria izango da Foru Aldundiarekin batera babesten duten per­tsona edo entitateek emango duten lagun­tza­rekin. — Dan­tza: 4 beka, gehienez ere 14.000 euro. Beka bakoi­tzak ez du 3.500 euro gaindituko eta bateragarria izango da Foru Aldundiarekin batera babesten duten per­tsona edo entitateek emango duten lagun­tza­rekin. — Arte dramatikoa: 4 beka, gehienez ere 28.000 euro. Beka bakoi­tzak ez du 7.000 euro gaindituko. — Ikus-arteak edo erakusketa komisario­tza: 2 beka, gehienez ere 14.000 euro. Beka bakoi­tzak ez du 7.000 euro gaindituko. — Modaren diseinua: Beka 1, gehienez ere 7.000 euro. — Arkitektura: Beka 1, gehienez ere 7.000 euro. Epea: 2016/06/03 Deialdiaren xehetasun guztiak hemen: https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2016/05/06/c1603073.pdf

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari