Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Praktikak Enpresetan praktika ordainduak egiteko BBK bekak
Erabiltzailearen akzioak
2016/03/03 - Unibertsitatea.net

Enpresetan praktika ordainduak egiteko BBK bekak

Helburua: Prestakuntza akademikoa duten lan-esperientziarik gabeko gazteei esperientzia hori hartzeko aukera ematea. Horretarako, Bizkaiko enpresetan lan-arlokoak ez diren praktika batzuk egiteko aukera eskaintzen diegu, euren laneratzea errazteko helburuarekin, hain zuzen. Ezaugarri orokorrak: Beka kopurua: 25 Iraupena: 6 hilabete (2016ko maiatzaren 2tik urriaren 31ra). Praktiken ezaugarriak: Enpresa-praktikak astean 30 orduz egingo dira, astelehenetik ostiralera. Parte-hartzaile bakoitzak tutore bat izango du zentroan; pertsona horri dagokio praktikak ondo egiten direla eta bekadunen trebakuntza behar bezala garatzen dela ziurtatzea. Bekaren diru-kopurua: 2.556 € gordin, 6 hilabete-saritan banatuta. Deialdiaren xehetasun guztiak hemen: http://bit.ly/1TaCSMC

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari