Hemen zaude: Hasiera Iragarkiak Praktikak EiTBk hautaketa-prozesua ireki du administrari bat aukeratzeko
Erabiltzailearen akzioak
2018/03/20 - EiTB

EiTBk hautaketa-prozesua ireki du administrari bat aukeratzeko

EiTBk hautaketa-prozesua ireki du administrari bat aukeratzeko. Praktiketako kontratua egingo zaio, eta martxoaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira hautagaitzak. Honako lan hauek egin beharko ditu, Giza Baliabideak Sailean, EiTBren Bilboko egoitzan: - Zenbait izapide juridiko-administratibo kudeatu, hala nola, kontratuak egin, nominak eta gizarte seguruak bideratu, bekak kudeatu, hautaketak kudeatu eta abar. - Komunikazioak, dokumentuak, artxiboa, agendaren antolaketa eta sailaren gainerako ardura administratiboak kudeatu. *Administrazio eta Finantzetan Goi mailako Graduko titulua duen pertsona bat behar da, eta praktiketako kontratua egiteko baldintzak betetzea. *Halaber, C1 euskara-maila edo horren baliokidea eta ofimatikako ezagutzak izatea eskatzen da. * EiTBk praktiketako kontratua egingo dio. * Hautagaitza aurkeztu nahi dutenek Curriculum Vitaea, titulazioaren egiaztagiria, euskarako C1 ziurtagiria (izatekotan) eta gidabaimena bidal ditzakete hautaketa@eitb.eus helbidera, “Giza Baliabideak sailerako administraria” aipamenarekin eta izen-abizenak eta NANa adierazita mezuaren edukian. Hautagaitzak 2018ko martxoaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira (egun hori barne).* Informazioa EiTBren bidez: http://www.eitb.eus/eu/eitb-taldea/osoa/5460618/eitbk-hautaketaprozesua-ireki-du-administrari-aukeratzeko/

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari