Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Praktikak EHUko Gipuzkoako kanpuseko ikasleentzat praktikak
Erabiltzailearen akzioak
2011/11/10 - Gazte Ekinzale

EHUko Gipuzkoako kanpuseko ikasleentzat praktikak

EHUko Gipuzkoako kanpusean ikasi eta unibertsitatean praktikak egitea nahi al duzu? Hau da zure aukera! Izan ere, ikd Gazte proiektua martxan jarri berri da eta EHUko Gipuzkoako ikasleei zuzendutako 6 beka eskaintzen ditu; edozein ikasketa egiten duzula! Ikd Gazte proiektua esperientzia berria da eta ikasleak euren ikasketa prozesuaren protagonista bihurtzea du helburu. Praktikek 7 hilabete iraungo dute: azarotik maiatza arte eta ikasleak astero 8 ordu lan egingo ditu. Trukean, hilabetero 250 euro jasoko du. Eginbehar nagusia Gipuzkoako EHUko ikasleak dinamizatzea izango da, hau da, ikasle horiek EHUko IKD ereduaren inguruan era aktiboan parte har dezaten lortzea. Honetaz gain, ikasleak ekimenaren zentzuaren inguruan sentsibilizatu beharko dira eta horren gainean diztuzten proposamenak jasotzea eta landu. Interesa baduzu, idatzi hona: ikdgaze@gmail.com

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari