Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Praktikak BBK – URDAIBAI BIRD CENTER IKERKETA-BEKAK
Erabiltzailearen akzioak
2017/03/02 - unibertsitatea.net

BBK – URDAIBAI BIRD CENTER IKERKETA-BEKAK

BBK fundazioak eta Urdaibai Bird Center-ek Urdaibaiko Biosfera Erreserban burutuko diren ingurumen hezkuntza eta natura-turismora zuzendutako bekak emateko programa deitu dute. Langabean dauden gazteentzako eskaintzen diren lan-harremanik gabeko prestakuntza praktiko hauek, Lanbideren – Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza daukate Beken helburuak hurrengokoak dira: - Natura eta Ingurumenarekin zerikusia daukaten ikasketetan tituludunei, prestakuntza-praktikak egiteko aukera eskaintzea. Beteko diren lanak, Urdaibai Bird Center-eko lan lerroetan eta proiektuen dibulgazioarekin erlazionatuta egongo dira. - Gazteak prestatzea esperientzia har dezaten, natur inguruaren ikerketan, dibulgazioan eta habitataren maneiu eta kudeaketan. Horrekin batera, Urdaibai moduko inguru naturalen balio naturalistikoen ezaguera eta dibulgazioak ere parte garrantzitsua izango du prestaketan zehar. - Pertsona horien lan-munduratzea erraztea; hain zuzen ere, ingurumen hezkuntza, ekoturismoarekin eta azken finean, gaur egun etorkizun handia daukan "Lan berdea" deritzonarekin erlazionatuta dauden lanetan. BEKAREN OINARRIAK 1.- Nori zuzenduta Gazte eskatzaileek ondoko baldintzak bete beharko dituzte Eskakizunak - Prestakuntza hasten den unean gehienez 25 urte izatea (Apirilaren 3a). - Langabezian egotea. - Egoitza fiskala Bizkaian izatea. - Biologia edo Ingurumen zientzietan unibertsitate-titulua izatea. - BBK Fundazioak finantziaturiko praktiketako programetan aurretik parte hartu ez izana. Baloratuko da: - Hizkuntzen ezaguera izatea (Euskara, Ingelesa, Frantsesa ...) - Ornitologian, ekologian eta ingurune naturalari dagozkien gaietan esperientzia eta ezaguerak. - Urdaibaiko Biosfera Erreserbako balio naturalistikoei buruzko ezaguera izatea. 2.- Beka-kopurua Beka 1, lan-zentroan burutuko diren prestakuntza-praktiketarako. 3.- Praktikaren iraupena Prestakuntza-praktikaren iraupena 9 hilabetekoa izango da. Hasiera eguna 2017ko Apirilaren 3a eta bukaera eguna 2018ko Urtarrilaren 3a. 4.- Praktikaren ezaugarriak Parte-hartzaileek astean 30 orduko lan-praktikak egingo dituzte, goizez, arratsaldez edo goiz eta arratsaldez, baina inoiz ez gaueko txandan. Parte-hartzaileek tutore bat izango dute zentroan eta praktikak ondo egiten direla arduratuko da pertsona hori. Bekaren iraupena 9 hilabetekoa izango da, apirilean hasi eta abenduan bukatuz. 5.- Bekaren diru-kopurua Bekaren diru-kopurua 4.500 € gordinekoa izango da. Diru-kopurua 9 hilerokotan ordainduko da, gizarte-segurantzako kotizazioa eta Ogasun publikoari egin beharreko dedukzioak eginda. Diru-sarrera pertsona onuraduna titularra den Kutxabank-en jarritako kontuan burutuko da. 6.- Eskaerak inscripcionEskaerak egiteko epea 2017ko Martxoaren 1etik Martxoaren 20ra izango da. Informazio gehiago: www.birdcenter.org

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari