Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Praktikak Basque yourself: murgildu zaitez euskal kulturan aurtengo udan, Etxepare eta EHUren ikastaro berriarekin (20 beka)
Erabiltzailearen akzioak
2016/03/04 - Unibertsitatea.net

Basque yourself: murgildu zaitez euskal kulturan aurtengo udan, Etxepare eta EHUren ikastaro berriarekin (20 beka)

EHUren Udako Ikastaroen barruan, euskal kultura ezagutzeko ikastaro berri bat aurkeztu da: Basque Yourself International Summer School delakoa. Ekainaren 26tik uztailaren 15era egingo da, Donostian, eta lehen mailako irakasleak izango ditu, bakoitza bere arloan maixu: Bernardo Atxaga, William Douglass antropologoa, Kepa Junkera musikaria... Ikastaroa ingelesez egingo da eta matrikularen prezioa 1.800 eurokoa da (Etxeparek eta EHUk 20 beka emango dituzte). EHUren Udako Ikastaroek eta Etxepare Institutuak euskal kultura programa berri bat sortu dute, eta ikastaro bat izatea, euskal munduan murgiltzeko aukera paregabea ere izango dela adierazi dute. Ikastoroak hiru asteko iraupena izango du (ekainaren 26tik uztailaren 15a arte) eta Donostian egingo da. Akademikoki, euskal kulturaren arlo desaberdinak jorratuko ditu, eta lehen mailako irakasleak izango ditu. Baina horrez gain, ikastaroan parte hartzen dutenek euskara klaseak ere hartuko dituzte, eta Euskal Herria ezagutzeko txangoak eta jarduerak ere egingo dira. Amaitzeko, ikasleek Udako Ikastaroetako beste ikastaro batzuetan ere parte hartu ahalko dute, beraiek aukeratuta. Ikastaroa ingelesez emango da, baina partehartzaileek euskara eta gaztelarara itzulpena izango dute. Hizlariak hitzaldia ingelesa ez den beste hizkuntza batean egiten duenean ere, ingeles itzulpena izango da. Irakasleak lehen mailako adituak izango dira, bakoitza bere arloan punta-puntakoa: Bernardo Atxaga idazlea, William Douglass antropologo eta euskaltzale estatubatuarra, Kepa Junkera musikaria, Pedro Oiarzabal historialari eta Diasporan aditua, Oier Araolaza dantzaria, Peio Aguirre arte aditua... Egitarau osoa, hemen. Matrikularen prezioa 1.800 eurotakoa da, eta EHUk 250 euroko bekak emango ditu EHUrekin hitzarmena duten unibertsitateko ikasleentzako eta munduko edozein unibertsitatetan euskal ikasketak egiten ari direnentzako. Horrez gain, 250 euroko beste 10 beka egongo dira ostatua ordaintzen laguntzeko (bi bekak batera eska daitezke). Bekei buruzko informazio guztia, hemen. Horrez gain, ikastaroaren bitartez Donostian ostatua hartu daiteke, Olarain ikasle-egoitzan. Hiru asteko egonaldiaren prezioa 700 euros (gela konpartituan) eta 1.200 eurotakoa banako gelan. Mari Jose Olaziregi, Etxepareko Euskararen Zabalkuntzarako zuzendaria, ikastaroaren programa akademikoaren arduraduna da eta bere esanetan ikastaroa hau euskal kulturan interesa dutenei zuzendua dago. Olaziregik EuskalKultura.com-i agertu dionez, Diasporako unibertsitate ikasleentzako oso erakargarria izan daitekeela uste dute antolatzaileek. "Partehartzaileek 60 orduko ikastaroa jasoko dute, eta horrez gain Udako Ikastaroetako beste zenbait ikastaroen artean euren gustukoak aukera ditzateke. Arratsaldeetan euskara klaseak izango dituzte, astean hiru egunetan klase teorikoak, eta beste bi egunetan oso praktikoak eta ludikoak: merkatura joan, frontoian ibili...", esan du. Gainera, asteburuetan irteerak eta txangoak egingo dira Euskal Herriko hainbat lekuetara. Matrikula egiteko epea ekainaren 1ean itxiko da, baina lekuak mugatuak dira, beraz, interesa dutenek bizkor ibili beharra dute. Informazio osoa, hemen: http://www.ehu.eus/eu/web/basque-yourself/home

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari