Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Lana Zuzendari lanpostua GAZTEZULOn
Erabiltzailearen akzioak
2016/01/26 - Unibertsitatea.net

Zuzendari lanpostua GAZTEZULOn

Baldintza hauek bete behar ditu: Kazetaritzan, eta batez ere, prentsa idatzian eskarmentua. Euskara mailarik gorenean menperatzea. Lan ordutegi finkoa izan arren, beharren arabera egokitzeko prestutasuna. Bulegotik lan egin arren, beharren arabera desplazatzeko gaitasuna. Lantaldea gidatzeko eta koordinatzeko gaitasuna. Taldean modu horizontalean lan egiten jakitea. Orotariko elkarte, erakunde eta enpresetako ordezkariekin harremanak bideratzeko gaitasuna. Ondokoak kontuan hartuko dira: Kazetaritza digitalak dituen erronkei aurre egiteko gaitasuna. Euskal Herriko kultur, kirol eta gizarte eragile eta mugimenduen gaineko ezagutza. Gazteekin edo gazteen gaineko proiektuetan lan egin izana. 8 orduko lanaldia eskaintzen da. Interesa dutenek otsailaren 3rako bidali behar dute curriculuma kudeatzailea@gaztezulo.eus helbide elektronikora, edo beste helbide honetara: GAZTEZULO Katalina Eleizegi 36, behea 20.009 Donostia

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari