Hemen zaude: Hasiera Iragarkiak Lana Udal turismo informazio puntuan aritzeko eta doneztebeko turismo eskaintza garatzeko turismo arloko teknikaria kontratatuko du Doneztebeko Udalak
Erabiltzailearen akzioak
2018/03/12 - Doneztebeko Udala

Udal turismo informazio puntuan aritzeko eta doneztebeko turismo eskaintza garatzeko turismo arloko teknikaria kontratatuko du Doneztebeko Udalak

UDAL TURISMO INFORMAZIO PUNTUAN ARITZEKO ETA DONEZTEBEKO TURISMO ESKAINTZA GARATZEKO DONEZTEBEKO UDALAK TURISMO ARLOAN TEKNIKARI ESPEZIALISTA KONTRATATUKO DU (Aste Santuan eta uztaila eta abuztuan, asteartetik igandera, 5 ordu). *BETEBEHARREKOAK: – 2. mailako Lanbide Heziketa, batxilergo titulua edo baliokidea. – B1 mailako gida baimena. – Adinez nagusia izatea. – Euskara ezagutza (C1/EGA). – Inglesa (B2). *KURRIKULUMAREN BAREMAZIOA (Gehienez ere 20 puntu). 1.-FORMAKUNTZA (Gehienez ere 8 puntu): – Hostalaritza eta Turismo arloko Goi mailako lanbide heziketa titulua edota Turismo arloko diplomatu titulua: 3 puntu. – Lanpostuarekin lotutako 40 ordu baino gehiagoko ikastaro bakoitzeko puntu bat, administrazio publikoek antolatutako edota babestutakoak. – Bertze atzerriko hizkuntza ezagutza egiaztatuko duen ziurtagiri bakoitzeko puntu bat (guttienez B2 mailakoa). 2.-LAN ESPERIENTZIA (Gehienez ere 12 puntu): – Administrazio publikoetan turismo arloan lanaldi osoan aritzeagatik, urte bakoitzeko 2 puntu (gehienez 8 puntu). – Entitate pribatu batean turismo informazio eta kudeaketa alorretan lanaldi osoan aritzeagatik. – Egiaztatutako esperientzia baloratzean urte edo lanaldi osoan egiten ez duen aldiari proportzioan dagokiona emanen zaio. 3.-AURREZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA. – Deialdian parte hartzeko eskabideak Doneztebeko Udaletxeko erregistroan aurkeztuko dira. Izangaiek kurrikuluma eta eskatutako tituluen egiaztagiriak aurkeztutko dituzte eskabidearekin batera, bai eta lehiaketan baliarazi nahi dituzten merezimendu guztienak ere. Epea: 2018ko martxoaren 5etik martxoaren 14ra bitarte (arratsaldeko 14:00ak arte). – Lan esperientzia egiaztatzeko bizi laboralearen fotokopia edota enpresa ziurtagiriak aurkeztu beharko dira. *EZAGUTZA TEKNIKOA EGIAZTATZEKO PROBRA (Gehienez ere, 80 puntu) • Non: Doneztebeko liburutegian, martxoaren 19an. • Edukia: Eskualdeko turismo eskaintzari buruzko test moduko galderak (gutxienez erdia gainditu behar da). *EPAMAHAIA: – Lehendakaria: Doneztebeko Alkatea Xanti Uterga Labiano. Ordezkoa: Donezbeko Alkate ordea: Margarita Erdozain Azpilikueta. – 1. Bokala: Doneztebeko Zinegotzia: Leire Ortuoste Garcia. Ordezkoa: Nerea Telletxea Santesteban. – 2. Bokala: Uraren Bailarako Turismo Teknikaria: Irantzu Pastor. Ordezkoa: Cederna Garalurreko Teknikaria: Iñigo Agesta. – Idazkaria: Doneztebeko Idazkaria edo berak izendatutako ordezkoa: Elvira Saez de Jauregui Urdanoz. (lan eskaintza esteka honetan: http://www.doneztebe.eus/es/news/turismo-bulegorako-lan-eskaintza/)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari