Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Lana Topagunea elkartearen lan eskaintza Eskoriatzan
Erabiltzailearen akzioak
2016/06/21 - Unibertsitatea.net

Topagunea elkartearen lan eskaintza Eskoriatzan

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Eskoriatzan Udalak finantzatutako bi egitasmo gauzatzeko lan eskaintza publikatuko du, egitasmoak AUZOKO eta BERBALAGUNAK dira. Zer da AUZOKO? Auzoko egitasmoak Eskoriatzako aniztasuna du oinarri, herrian bizi diren jatorri desberdinekoak harremanetan jartzeko egitasmoa da, euskara koheso hizkuntza gisa erabiltzen duena. Eskoriatzan 2013. urtean gauzatu zen lehenegoz egitasmo hau eta harrez gero martxan dago, baina 2016ko irailetik aurrera dinamizatzaile berria izango du. Zer da BERBALAGUNAK? Mintzapraktika egitasmoa da Berbalagunak, bere helburuak eskoriatzarrak elkarrekin euskaraz hitz egiten jartzea da, astean ordu betez, hau da egunerokotasunean euskaraz hitz egiteko aukerarik ez dutenei edo ohituraz gazteleraz hitz egiteko ohitura dutenei, euskaraz hitz egiteko aukera ematea. Dinamizatzailearen egitekoa da taldeak sortzea eta jarraipena egitea. Kontratazioa Eskaintzen den kontratua astean 10 ordukoa da eta hautagaiek bete beharreko baldintzak honako hauek dira: 2 hizkuntza ofizialak ondo erabiltzen jakitea. Taldeak dinamizatzeko gaitasuna. Eskoriatza eta bertako eragileak ondo ezagutzea. Hizkuntzekiko sentsibilizazioa. Harremanetarako gaitasuna. Aniztasunarekiko interesa. Ordutegi malgua izatea. Bestelako xehetasun guztiak eta izena emateko urratsak hemen: http://eskoriatza.eus/udala/enplegua/berbalagunak-eta-auzoko-proiektuetako-dinamizatzailea/

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari