Hemen zaude: Hasiera Iragarkiak Lana IK4-Tekniker Laneko Segurtasun eta Osasuneko eta Ingurumeneko Teknikari lanpostua beteko duen pertsona baten bila dabil
Erabiltzailearen akzioak
2018/02/19 - Tekniker

IK4-Tekniker Laneko Segurtasun eta Osasuneko eta Ingurumeneko Teknikari lanpostua beteko duen pertsona baten bila dabil

IK4-TEKNIKER Laneko Segurtasun eta Osasuneko eta Ingurumeneko Kudeaketa taldean sartzeko pertsona baten bila dabil. Laneko Segurtasun eta Osasunaren arloan eta/edo Ingurumen-arloan prestakuntza espezifikoa eta goi-mailako titulua duen pertsona bat behar dugu, eta prebentzioaren arloko hiru espezialitateak biltzen dituen graduondoko bat gauzatu dutenei eta arlo horietan gutxienez 2 urteko esperientzia profesionala dutenei emango zaie lehentasuna. Harremanak ezartzeko komunikazio-gaitasuna izan beharko du, enpatizatzeko gauza izan beharko du, eta asertibitatea argi eta garbi arazoen ebazpen eraikitzailera bideratuta aplikatu beharko du. Ezinbestekoa da euskara ongi jakitea, ahozkoa nahiz idatzizkoa, eta First mailaren pareko maila izan beharko du ingelesez. Lehenbailehen lanean hasteko lanpostua eskaintza dugu, aldi baterako kontratuarekin, baina sendotzeko helburu argiarekin, eta aurkeztutako profilari dagokion ordainsariarekin. 2018-SSL-MA eskaintzari buruzko informazio gehiago eta izen ematea ondorengo estekan: http://www.tekniker.es/eu/lan-eskaintza-laneko-segurtasuna-eta-osasuna-eta-ingurumena-ik4-tekniker

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari