Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Nafarroako Bertsozale Elkarteak urtebeteko ordezkapen bat egiteko sustapen eragilea behar du

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2018/09/14 - Nafarroako Bertsozale Elkartea

Nafarroako Bertsozale Elkarteak urtebeteko ordezkapen bat egiteko sustapen eragilea behar du

Urtebeteko ordezkapen bat egiteko sustapen eragilea behar du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. *Eskaintzen da: -Kontratu mota eta lanaldia: obrako kontratua, lanaldi osoz. -Kontratuaren iraupena: 2018ko urriaren 1etik 2019ko irailaren 30era arte (luzagarria). -Lan lekua: Iruñean, Nafarroako Bertsozale Elkartearen egoitza. *Lanpostuaren deskribapena: -Nafarroako Bertsozale Elkartearen egitasmoak aurrera eramateko pertsona baten bila ari gara. Esate baterako, bertso saioen antolaketa, txapelketa eta sariketen diseinua, hainbat kultur programazioaren kudeaketa, sortzaileekin zein kultur eragileekin harremanak… *Eskatzen da: -Lizentziatua edo diplomatua izatea. -Gidatzeko baimena eta autoa izatea. -Bertsolaritza eta euskal kulturaren ezagutza. -Ordenagailu-programa ezberdinekin lan egiteko erraztasuna izatea. *Baloratuko da: -Taldeen dinamizazioan esperientzia. -Antzeko lanetan eskarmentua izatea. -Komunikazio baliabideen ezagutza. -Ardura desberdinetara moldatzeko gaitasuna. *Interesa duenak Curriculum Vitae-a bidali behar du Nafarroako Bertsozale Elkartera (nafarroa@bertsozale.eus), 2018ko irailaren 20a baino lehen. Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide horretara edota deitu Elkartera: (+34) 948 14 37 47. Iturria: https://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa/albisteak/sustapen-eragilea-lan-deialdia

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org