Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Lana Lanku Bertso Zerbitzuak enpresak DISEINATZAILE-MAKETATZAILEA behar du
Erabiltzailearen akzioak
2017/09/25 - unibertsitatea.net

Lanku Bertso Zerbitzuak enpresak DISEINATZAILE-MAKETATZAILEA behar du

EGITEKOAK Diseinu lanak, euskarri desberdinetan Maketazio lanak, euskarri desberdinetan Sailaren lan eta gestio orokorrak Bezeroekin eta hornitzaileekin harremanak ESKAINTZEN DENA Hasieran, sei hilabeteko lan-kontratua, lanaldi erdiz (asteko 20 orduko lanaldian) Lan ordutegi finkoa izango da, bezeroen ordutegietara egokitua Kontratua 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera Behin sei hilabeteko froga-epea igarota, lanaldi erdiko kontratu finkoa ESKATZEN DENA Diseinu eta maketazio programak dominatzea (Adobe InDesign, Photoshop, Illustrator…) Diseinu zein maketazio lanetan esperientzia izatea Diseinu-maketazio arloko tendentzia berrien eta estilo desberdinen ezagutza Narrazio digitalaren inguruko ezagutza Ikasketak: erdi edo goi-mailako ikasketa espezializatua izatea Euskara menperatzea. BALORATUKO DA Komunikazio arloko tendentzia berrien eta estilo desberdinen ezagutza Jarrera proaktiboa eta dinamikoa, lanerako autonomia eta erabakiak hartzeko nortasuna, eta enpresari dagozkion lan orokorrak egiteko prestutasuna izatea Bertsolaritza eta kultur mundua ezagutzea Proiektuak garatzeko eta harremanetarako gaitasuna Gidabaimena eta ibilgailu propioa izatea Interesa duenak Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna bidali beharko ditu urriaren 9a baino lehen, ondorengo helbideetara: Lanku Bertso Zerbitzuak, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain lanku@lanku.eus Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatu helbidera edota deitu 943 260 755 telefono zenbakira.

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari