Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Lana Lan eskaintza: kultur suspertzailea (Alegia)
Erabiltzailearen akzioak
2016/05/26 - Unibertsitatea.net

Lan eskaintza: kultur suspertzailea (Alegia)

Alegiako Udalak lan eskaintza bat du zabalik. Kultur suspertzaile posturako da eskaintza hori eta lanpostua betetzen duen enplegatuaren aldi baterako ordezkapena egiteko da. Batxilergoa, 2. Mailako lanbide heziketa edo baliokidea den titulazioa izatea eta 3. hizkuntz-eskakizuna, EGA edo baliokidea izatea dira hautagaiek bete beharreko gutxieneko baldintzak. Aipatu bezala, aldi baterako izendapena izango da lanaldi osoan, goizez eta arratsaldez, eginkizunei lotua. Interesa dutenek beraien hautagaitza sendotzeko merezimenduak ere aurkeztu ahal izango dituzte. Hala nola, kultur alorreko ikasketak, prestakuntza osagarria eta arlo horretan lan esperientzia izatea baloratuko da. Kurrikulumak eta alegatzen diren merezimenduak aurkezteko epea zabalik da eta azken eguna ekainaren 7a, asteartea, izango da. Dokumentazio hori guztia Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko da, udaletxean, 9:00etatik 14:00etarako ordutegian. Lan eskaintzaren deialdia hemen: http://www.alegia.eu/files/news/Lan-poltsa_kultura.pdf

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari