Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana La Platako unibertsitatean irakurle berria hautatzeko deialdia martxan da

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2017/02/01 - unibertsitatea.net

La Platako unibertsitatean irakurle berria hautatzeko deialdia martxan da

Universidad Nacional de La Plata unibertsitatean Euskara eta Euskal Kultura irakurle berria hautatzeko prozesua martxan jarri berri du Etxepare Institutuak. Argentinako unibertsitatean euskara eta euskal kultura eskolak eskainiko ditu hautatutako pertsonak 2017 ikasturtean zehar, luzatzeko aukerarekin. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 15ean bukatuko da (barne), eta eskabideak Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan, Eusko Jaurlaritzako ZUZENEAN bulegoetan zein izapide elektronikoz aurkeztu daitezke. Horretarako, honako baldintzak bete beharko dituzte hautagaiek: unibertsitateko graduko titulua izatea eta 3HE edo baliokidea izatea. Era berean, Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) izatea lehenetsiko da; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere. Irakurlea Etxepare Euskal Institutuak mundu osoan zehar dituen irakurletza sareko parte izatera pasako da: orotara 30 irakurlek osatzen dute sarea, nazioartean sakabanatutako 34 unibertsitate ezberdinetan. Informazio osatua deialdi ofizialean ikus daiteke. https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2017/01/1700553e.shtml Tramitazioaren inguruko argibideak, aldiz, esteka honetan aurki daitezke.http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/diru_laguntza/2017/euskara-eta-euskal-kulturako-irakurlea/

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org