Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Lana Komunikazio teknikaria Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan
Erabiltzailearen akzioak
2016/02/18 - Unibertsitatea.net

Komunikazio teknikaria Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua komunikazio teknikari bila dabil, berehala lanpostua betetzeko Donostian. 30 urte baino gutxiago baldin baduzu, ikus-entzunezko komunikazioan, kazetaritzan ala publizitatean titulua edo graduondoa baduzu, euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua baduzu, ingelesa badkizu, informatika eta teknologia berriekin ondo moldatzen bazara (webgune eta sare sozialen kudeaketa, diseinua eta bideo ediziorako tresnak) eta euskal elkartegintza ezagutzen baduzu, bidali zure curriculuma egk@egk.org helbidera otsailaren 25a (osteguna) 12.00ak baino lehen. E-mailaren gaian, zehaztu "KOMUNIKAZIOA". Esteka honetan, deialdiaren xehetasun guztiak irakur ditzakezu: http://www.egk.org/adjuntos/LanDeialdiak//lan_deialdia_komunikazio_teknikaria.pdf Hautaketa prozesuaren jarraibideak Hauek izango dira prozesuan kontuan hartzeko hainbat data: Kurrikulumen bidalketa, otsailaren 25era arte (osteguna) 12.00ak baino lehen. Idatzizko proba nork egin behar duenaren jakinarazpena, otsailaren 29an. Idatzizko proba Donostian, martxoaren 1ean. Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, martxoaren 3an. Elkarrizketa Donostian, martxoaren 4an. Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, martxoaren 4an. Lanean hasteko data, martxoaren 7an. Dudaren bat izanez gero, interesa duten pertsonek 94-4436143 edo 943-429767 telefonoetara dei dezakete (8.30etatik 14.00etara).

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari