Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Lana Komunikazio eta marketineko teknikaria: Edukien garatzailea ( IK4-IKERLAN)
Erabiltzailearen akzioak
2017/02/02 - unibertsitatea.net

Komunikazio eta marketineko teknikaria: Edukien garatzailea ( IK4-IKERLAN)

Komunikazio eta marketineko teknikaria: Edukien garatzailea ESKAINTZAREN DESKRIBAPENA: Komunikazio eta marketin tresna gisa Content Brandingean sinesten baduzu, esperientzia baduzu eta etorkizuneko lantalde, egonkor, gazte eta motibateko kide izan nahi baduzu, Ikerlan da zure lekua! Ikerlanen eskaintzen dugu: -Etorkizuneko proiektu bateko kide izatea, Marketin lantaldean. -Talde gazte, sortzaile eta anbiziotsu bateko kide izatea. -Ordutegi malgua. -Ordainsari interesgarria, balioaren baitakoa. FUNTZIOAK: +Marka edukiak sortzea (content Branding): -Idazketa gaitasuna: Prentsa oharrak, online idazketa, etab. -Ikusentzunezkoak ekoiztea: gidoigintza, etab. -Diseinu grafikoko tresnen ezagutza minimoa: Indesign, Photoshop… +Hornitzaileen kudeaketa: komunikazio kabinetea, ikusentzunezko proiektuak, etab. +Ekitaldien kudeaketa, azokak, jardunaldiak..., eta arloko beste betebehar batzuk. +Beste funtzio batzuk: -Zehaztutako helburuak lortzeko IKERLANeko Marketin lantaldearekiko koordinazioa. -Norbere jarduera IKERLANeko gainerako arloekin koordinatzea. ARDURAK: +Ikerlaneko edukien plana definitzea eta koordinatzea, markaren eduki proiektuak definitzea eta egitea, hornitzaileekin jarduerari jarraipena egitea, etab. Marketineko arduradunak gainbegiratuta. +Arloko beste egiteko batzuk: ekitaldiak, jardunaldiak, azokak, irudi korporatiboa etab kudeatzea. Baldintzak: PRESTAKUNTZA: Kazetaritzan lizentziatura, Ikus-entzunezkoak, Humanitateak edo parekoa. Edukien edota irudi korporatiboaren sorkuntzan espezializatua egotea baloratuko da. Hizkuntak: ingelesa, euskara. ESPERIENTZIA: Aurrez 3 urteko gutxieneko esperientzia izatea enpresetako komunikazio sailetan, komunikazio-publizitate agentzietan edota komunikabideetan. **Baloratuko da euskal teknologia eta industria sektorean esperientzia izatea. GAITASUNAK: Erantzunkizuna, lan ezberdinetara egokitzeko gaitasuna, autonomia. Sormena, ideiak sortzeko eta eta ekintzetan edota marka edukietan gauzatzeko gaitasuna. Jarrera proaktiboa, eraikitzailea, "sortzeko komunikatzen dugu". Integraziorako gaitasuna. http://www.ikerlan.es/eu/lan-egin/komunikazio-eta-marketineko-teknikaria-edukien-garatzailea

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari