Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Lana Informatikari bila ari gara CodeSyntax-en
Erabiltzailearen akzioak
2017/02/13 - unibertsitatea.net

Informatikari bila ari gara CodeSyntax-en

Gurekin lan egiteko eta taldera gehitzeko jende bila ari gara. Informatika lanak egiteko bi pertsonen bila, alegia. Teknologia eta proiektu interesgarriekin lan egiten dugula uste dugu. Teknologia libreekin lan egin eta puntan egoten saiatzen gara. Lantalde honetan ikusten baduzu zure burua, idatzi lasai. Printzipioz, bi pertsona kontratatzekotan gabiltza: Web garatzailea: Ahal dela, Python lengoaia eta Django framework-aren ezagutza. Beste lengoaiak baloratuko dira (java, php, …). MySQL, PostgreSQL, ... Aplikazio mugikorren garatzailea: Aplikazio natiboak (android, ios) zein hibridoak. AngularJS, HTML5, CSS, ... Euskara eta ingelesa maila altua eskatzen dugu eta baloratzekoen artean, antzeko lanetan esperientzia (ezinbestekoa ez bada ere), lan taldean lan egiteko gaitasuna, ekimena, komunikaziorako gaitasuna, software librearen ezagutza, ... Uste dugu giro oneko enpresa garela. Lantokia Eibarren dugu. Euskara, gaztelania eta ingelesa lan egiteko komeni badira ere, laneko hizkuntza euskara da eguneroko jardunean. Interesatzen bazaizu bidali zure CV-a helbide honetara: info (a bildua) codesyntax.com

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari