Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Lana Ikus-entzunezko dokumentazioaren teknikaria
Erabiltzailearen akzioak
2016/03/21 - Unibertsitatea.net

Ikus-entzunezko dokumentazioaren teknikaria

Tabakalera kultura garaikidearen sorkuntza gune bat bezala ulertzen da, jakintza eta berrikuntza bilatu nahi dituena, sorkuntza alor desberdinen arteko elkarreraginaren bitartez, eta sortzaileen, industrien nahiz herritarren arteko lankidetzaren bitartez, ekoizpenari emaniko sormena lehenetsiz. Tabakalerak bere programaren baitan dauden jarduera guztien dokumentazioa jasotzen du hedapenerako eta artxiborako informazio hori eskuragarri eta publikoa izan dadin. Horretarako, argazki, bideo eta soinu grabaketa eta edizio lanak egiten dituen pertsona bat behar du, ondoko lanak beteko dituenak, komunikazio departamentuaren baitan: - Jarduerak soinuzko, irudizko edo ikus-entzunezko formatuan dokumentatzea (erregistroa eta edizioa), zehaztutako beharren eta komunikazio lantaldearen plangintzaren baitan. - Sustapen-piezak prestatzea, beharren arabera. - Promo piezak prestatzea jarduera jakinentzako. - Ikus-entzunezko urteko memoria-pieza prestatzea. - Ubik-ek dokumentazioa kudeatzeko izendatutako pertsonari dokumentazioa ematea. - Materiala modu ordenatuan eta zentroak definituta dituen irizpideen baitan artxibatuta izatea. Lan amaierako kontratua eskaintzen da. Izena emateko azken eguna apirilaren 10a da. Ikasketak Ikus-entzunezko Komunikazioan gradua. Esperientzia Kultur erakundeetan proiektuak ikus-entzunezko formatuan dokumentatzen eskarmentua. Hizkuntzak Euskara eta gaztelera. Ingeleseko maila ertaina. Beste hizkuntza batzuk baloratuko da. Bestelakoak Erregistroan lan egingo duen pertsonak ondoko gaitasunak izan beharko ditu: - Bere lana antolatzeko gaitasuna. - Taldean lan egiteko gaitasuna. Deialdiaren xehetasunak eta izen-emateko helbidea hauxe: https://www.ieteam.es/eu/xehetasun-eskaintza/

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari