Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Hasiz Hazi Beka: ekin­tzaileen­tzako Kabiene Elkarteak duen elkarlan-gunean egonaldirako beka Usurbilen

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2017/09/19 - unibertsitatea.net

Hasiz Hazi Beka: ekin­tzaileen­tzako Kabiene Elkarteak duen elkarlan-gunean egonaldirako beka Usurbilen

BALDINTZAK — Adinez nagusia izatea. — Beterri-Burun­tza eskualdeko udalerritakoren batean (Andoain,Astigarraga,Hernani,Lasarte-Oria,Urnieta eta Usurbil) erroldatua egotea. — Usurbilgo Udalarekiko zerga-betebeharrak beteta eduki­tzea. — Usurbilgo Udalerrian enpresa bat sor­tzeko ekimena gara­tzen ari izatea. — Ekonomi Jardueraren gaineko Zergan alta emanda ez egotea edo gehienez ere 2017. urtean alta eman dutenak, eta norberaren kabuz ekonomia jarduera bat gauza­tzen ez ari­tzea. Gara­tzen ari diren proiektuak baino ezingo dira aurkeztu, deialdiaren helburua ekin­tzaileen ekimen berriak defini­tzen eta abiarazten lagun­tzea baita. EDUKIA: Beka hau Kabiene eta Usurbilgo Udalaren arteko lankide­tzan oinarri­tzen da. Kabiene Usurbilgo freelance eta autonomoen elkartea 2016ean sortu zen, herriko hainbat profesionalen premiek bul­tza­tuta eta helburu argi ­batzuekin, hala nola elkarlaneko ekonomia eta justizia soziala susta­tzea eta heda­tzea; lokal bat eskain­tzea profesionalek, elkarteek eta artistek, lanerako espazioak ez ezik, baliabideak eta esperien­tziak parteka­tzeko leku bat izan dezaten; norbanakoekin eta beste elkarte ­batzuekin elkarlanean arituta sor­tzen diren proiektu laboralak eta artistikoak erraztea eta susta­tzea; eta proiektu horiek abiarazteko espazio bat eskain­tzea. Usurbilgo Udalak beste alde, ekin­tzaileei lagun­tza eskaini nahi die sor daitezkeen enpresa proiektu berriak garatu ahal izateko. Horretarako Beterri Burun­tza eskualdeko ekinean zerbi­tzuan eskain­tzen diren lagun­tzaz balia­tzeko aukera ere izango dute. EPEA: 2017/09/30 KONTAKTUA: Usurbilgo Udala Joxe Martin Sagardia Plaza 20170 Usurbil (Gipuzkoa ) Telefonoa: 943 37 19 51

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org