Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Lana Harreman instituzionalak kudeatu eta hizkuntza lankidetzan aritzeko langilea behar da
Erabiltzailearen akzioak
2016/06/03 - Unibertsitatea.net

Harreman instituzionalak kudeatu eta hizkuntza lankidetzan aritzeko langilea behar da

Enpresaren izena: Garabide Elkartea Lanlekua: Eskoriatza Deskribapena Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura Eskaintzaren deskribapena: Langileak egin beharko dituen lanak: - Erakunde publikoekiko (udal nahiz handiago), euskalgintzako erakundeekiko eta nazioarteko erakundeekiko harremanak lantzea, proiektu eta ideia berriei, finantziazioari eta elkarlan ildoei begira. - Garabideren egitekoan (munduko hizkuntzak biziberritzeko prozesuetan egiten duen zubigintza lanean) sortzen diren beste zeregin askotarikoak, bertako lan-talde teknikoaren baitan. Baldintzak Baloratuko diren gaitasun eta ezaugarriak: - Komunikazio eta harremanetarako jariotasuna. - Garabideren lan eremuarekiko gertutasuna (euskalgintza, hizkuntzen biziberritzea, nazioarteko lankidetza). - Idazmena. - Lan-taldean lan egiteko gaitasuna. - B1 gidabaimena edukitzea. - Antzeko lanetan esperientzia. Deialdiaren epea: Ekainaren 22a baino lehen bidali beharko da curriculum-a. Garabide Elkartera bidaliko dira posta elektronikoz (garabide@garabide.eus). Lanposturako pertsonaren aukeraketa Garabideko Zuzendaritza Batzordeak egingo du, lanpostu honetarako ezarrita daukan profilaren egokitasunaren arabera.

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari