Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Lana MGEPeko Informazio Sistemetako Software Garapen taldean lankide berri baten bila gabiltza
Erabiltzailearen akzioak
2017/10/11 - unibertsitatea.net

MGEPeko Informazio Sistemetako Software Garapen taldean lankide berri baten bila gabiltza

MGEPeko Informazio Sistemetako Software Garapen taldean bete beharreko lanpostu bat dugu, eta hau beteko duen kidearen bilaketari ekin diogu. Gure arloan MGEP eta MUko beste fakultateentzako zerbitzuak ematen ditugu, eta lanpostu honetarako bilatzen duguna analista-programatzaile bat da. Zer eskaintzen dugu? Urtebeteko kontratua, azaroan hasita. Zer da bilatzen duguna? Lan egiteko eta ikasteko gogoz dagoen pertsona bat, talde-lanean aritzeko gai dena. Horretaz gain, hauek dira baloratuko diren hainbat gauza: Informatika alorreko ingeniaritza edo gradu titulua izatea Web programazioan esperientzia izatea, bereziki PHP lengoaiarekin Datubaseen ezagutza aurreratua izatea. Datubaseetan oinarrituriko garapenean esperientzia izatea. Euskara eta ingeles maila altua Hezkuntza erakundeetan lan-esperientzia izatea (Arlo hauetan esaiguzu zeintzuk diren ezagutzen dituzun erremintak, teknologiak, egindako lanak, etab.) Gure kide berria zu izan nahi baduzu, emaiguzu zure berri hurrengo helbidean: laneskaintza_is@mondragon.edu Hautagaiak jasotzeko epea 2017ko urriaren 24an bukatuko da, beraz interesaturik egonez gero bidali zure CVa lehen bai lehen!

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari