Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Lana Gure Esku Dagok Komunikazio arduraduna behar du
Erabiltzailearen akzioak
2016/01/15 - Unibertsitatea.net

Gure Esku Dagok Komunikazio arduraduna behar du

Funtzio nagusiak Gure Esku Dagoren komunikazio lantaldea koordinatu eta elikatu. Gure Esku Dagoko herri-auzo batzordeekin batera dinamika konkretuen zabalpena landu. Gure Esku Dagoren kanpo-komunikazio estrategia orokorra diseinatu eta garatu. Kanpainen diseinua. Prentsa harremanak eta ikusgarritasuna. Web eta sare sozialak. Ekitaldien antolakuntza. Gure Esku Dagoren barne-komunikazio estrategia diseinatzen eta garatzen parte hartu. Gure Esku Dagoren idazkaritzako eta Zuzendaritza Batzordeko kide izan. Baldintzak Oinarrizko eskakizunak Gure Esku Dago dinamika ezagutu eta bere helburuekin bat egitea. Euskara eta gaztelania ondo menderatzea ahoz zein idatziz. Gidabaimena eta autoa izatea. Harreman pertsonaletarako nola lantaldean lan egiteko gaitasuna izatea. Komunikaziori lotutako ikasketak izatea edota esperientzia komunikazio arloan. Baloratuko da Frantsesa eta ingelesa menderatzea. Herri dinamika eta antzeko eragileetan jardun izana. Goi mailako ikasketak izatea. Lan Baldintzak Urtebeteko jardun osoko lan-kontratua (2 hilabeteko frogaldiarekin). Soldata duina. Ordutegia eta lan lekua zehaztu gabe. Lanean hasteko data: 2016ko otsailak 1. Hautaketa prozesuaren jarraibideak Hautaketa prozesua Curriculumak bidaltzeko azken eguna: urtarrilak 22 (harremana@gureeskudago.eus). Jasotako curriculumen artean 7 hautatuko dira eta idatzizko froga egingo dute. Idatzizko froga eta curriculuma oinarri hartuta, elkarrizketa egingo zaie horietako 3ri. Curriculuma bidali eta hautatuak izan ez direnek horren jakinarazpena jasoko dute.

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari