Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Galtzagorri elkarteak langile bat behar du

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2017/03/23 - unibertsitatea.net

Galtzagorri elkarteak langile bat behar du

Eskaintzen da: •Martxan dauden gazteen irakurtzeko zaletasuna sustatzeko bi proiektu zuzendu eta koordinatzea: Liburu Gaztea book trailer lehiaketa eta Booktube lehiaketa. •Ikasturte osoko kontratua, lan-jardun erdiz: 2017ko irailetik 2018ko maiatzera. Luzatzeko aukera egon daiteke. •Irakurtzeko zaletasuna sustatzeko proiektuen eta teknologien erabileraren inguruko formazioa 2017ko maiatzean. •Galtzagorriren Donostiako bulegoan eta bertako lan-taldearekin aritzea. •Ordutegia malgua izango da eta langilearekin hitzartuko da. •Hileko soldata gordina: 814,07 eta dagokion bi aparteko ordainsari. Eskatzen da: •Unibertsitate mailako formazioa. •Teknologia berrietan, ikus-entzunezkoetan eta sare sozialen kudeaketan eskarmentua izatea. •Txostenak, albisteak, prentsa-dossierrak... zuzen idazteko gaitasuna izatea. •Pertsona arduratsu, aktibo eta autonomoa bilatzen da. •Gida Baimena eta autoa izatea. •Haur eta Gazte Literaturarekiko zaletasuna eta honen ezagutza izatea baloratuko da. •Galtzagorriko bazkide izatea ere kontuan hartuko da Interesatuok, bidali curriculuma martxoaren 31 baino lehen galtzagorri@galtzagorri.eus–era. Aukeratutakoei elkarrizketa pertsonala egingo zaie.

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org