Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Lana Euskaraldiaren dinamizatzailea behar da Zarautzen
Erabiltzailearen akzioak
2018/01/24 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaraldiaren dinamizatzailea behar da Zarautzen

Euskaraldiaren dinamizatzailea behar da Zarautzen. Lan jardun erdiko lanpostua estali nahi da, Zarautzen Euskaraldia ekimena dinamizatzeko. 10 hilabete eta erdirako lan kontratua eskaintzen da, otsailaren 15ean hasita. Zarauzko Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu, besteak beste: -Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…).-Euskaraldiaren bueltan euskaltzaleak saretu eta batzordea osatu edo trinkotu. -Batzordea(k) koordinatu. -Batzordearekin batera, herriko plangintza zehaztu eta kronograma egin (ekintzak, komunikazioa…). -Batzordean zehazten diren kudeaketa lanak bideratu (herritarren formazioa, aktibista sarea, ekitaldiak, entitateen urratsak, txapen banaketa, dokumentazioa eta bestelakoak). -Barne eta kanpo komunikazio lanak gauzatu (sustatzaileekin harremana, batzordeko kideen arteko harremana, herriko izen ematea, prentsa oharrak, sare sozialak eta bestelakoak). -Ekimenaren aurrekontua kudeatu. -Ekimenaren ebaluazioa egin eta ikerketa nazionalean lagundu. -Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere. *Curriculumak urtarrilaren 31aren aurretik aurkeztu behar dira eta honako baldintzak betetzea eskatuko zaie hautagaiei: -Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz). -Herria eta eskualdea ezagutzea. -Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea. -Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea. -Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia). -Kudeaketarako gaitasuna izatea. -Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…). -Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da. -Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da. *Hautaketa prozesua otsailaren 15erako bukatuta egongo da. *Curriculumak bidali helbide honetara: lanpoltsa@topagunea.eus

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari