Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Lana Euskara eta Euskal kultura irakurle lanpostua eta beka ezberdinak eskaintzen ditu Boise State Universityk
Erabiltzailearen akzioak
2016/02/10 - Unibertsitatea.net

Euskara eta Euskal kultura irakurle lanpostua eta beka ezberdinak eskaintzen ditu Boise State Universityk

Euskal diaspora errotuenetakoa duen hiria da Boise eta ez da harritzekoa bertako Boise State Universityk garrantzi berezia ematea euskal ikasketei. Esaterako, laster Eloise Garmendia Bieter katedra berria inauguratuko du Etxepare Euskal Institutuak bertan. Ikasketa horiek sendotzeko asmoz, euskara eta euskal kultura irakatsiko duen profesional baten bila daude unibertsitatean. Bederatzi hilabeteko kontratu berriztagarria eskaintzen dute, irakaskuntza eta ikerketa uztartzen dituena. Hautatutako irakaslea abuztuaren 15ean hasiko da lanean. Baldintzak, besteak beste, honakoak dira: doktorego maila izatea euskal ikasketekin harremana duen adar batean, irakaskuntzan esperientzia, euskara eta ingeles maila altua eta ikasgelan teknologia berriak barneratzeko gaitasuna. Gainera, beste hainbat ezaugarri ere baloratuko dira. Informazio gehiago eta izen ematearen nondik norakoak esteka honetan topatuko dituzu. Bestalde, euskal ikasleei zuzendutako beka ezberdinak ere eskaintzen dituzte BSUn: zehazki zientzia eta ingeniaritza arloko masterretako ikasle eta doktoregaiei. Dagoeneko Euskal Herriko 4 ikasle dituzte euren artean ingeniaritzako doktoretza eta masterrak osatzen beka horiei esker. Horiei buruzko informazio osatua albisteari erantsitako dokumentuan aurkituko duzu. Informazio guztia hemen: http://www.etxepare.eus/eu/euskara-eta-euskal-kultura-irakurle-lanpostua-eta-beka-ezberdinak-eskaintzen-ditu-boise-state-universityk

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari