Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Lana Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak administraria bilatzen du proiektu batean lan egiteko
Erabiltzailearen akzioak
2017/06/05 - unibertsitatea.net

Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak administraria bilatzen du proiektu batean lan egiteko

Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak administrari eta idazkaritza lana egingo duen pertsona bat bilatzen du laster hasiko den proiektu batean lan egiteko. Langilearen eginkizunen artean egongo dira: langileen nominak kudeatzea, egon daitezkeen beka ezberdinen prozesua aurrera eramatea, kontabilitate lanak zein instituzio ezberdinentzat kudeaketa txostenak idaztea. Hitzarmenen erredakzioa eta hitzarmenek egin beharreko tramitazioak ezagutzea. Proiektu honetan nazioarteko lanketa ere egingo da, Wikimedia Foundationekin eta abarrekin kontaktua eginez. Gainontzeko langileen agenda eta kontaktuak kudeatuko ditu, esparru zabal batekin, enpresa zein boluntarioekin lan eginez. Bi urte eta erdiko proiektuan lan egiteko pertsona bat bilatzen dugu, laster hasita. Astelehenetik ostiralera goizez egingo luke lan, asteko bi egunez arratsaldez ere lan egiteko aukerarekin. 40.000€ko soldata gordina urtean. Baldintzak Zer eskatzen dugu? Ekonomia edo enpresa kudeaketa gradua edo administrari/idazkari arloekin lotutako goi mailako Lanbide Heziketa edo esperientzia demostragarria antzeko lanpostuetan. Hizkuntzak: EGA titulu edo baliokideaz eta gaztelaniaz gain, ingelesa (C1); frantsesa baloratuko da. Lanpostu honetan euskaraz lan egingo da. Administrazioaren funtzionamenduaren ezagutza izatea. Zer baloratuko dugu? Jakintza librea, software librea edo eduki libreen inguruko ezagutza. Komunikatzeko eta idazteko erraztasuna. Pertsona aktiboa eta erresolutiboa izatea Laburpena Lekua: Donostia Gipuzkoa Enpresa: Euskal Wikilarien Kultur Elkartea Lan mota: Jardunaldi osoa Soldata: 40.000€ gordin Hautaketa prozesuaren jarraibideak Lan eskaintza honi erantzuteko epea ekainaren 18an bukatuko da. Bidali zure curriculuma wikilariak@gmail.com helbidera, gai bezala “Lan eskaintza” izenburua jarrita.

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari