Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Euskal Gazteriaren kontseilua (EGK) Enplegu eta etxebizitza teknikari bila dabil

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2018/01/08 - EGK

Euskal Gazteriaren kontseilua (EGK) Enplegu eta etxebizitza teknikari bila dabil

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Enplegu eta Etxebizitza lan-arloko lan-deialdia zabaldu du teknikari posturako. Gizarte eta politika publikoetan euskal gazteriaren egoera sozioekonomikoa, emantzipazioa, laneratzea eta bizi proiektuaren alde lan egin nahi baduzu, aukera paregabea zuretzat. Baja bat betetzeko jardunaldi osoko lanaldia eskaintzen dugu. Orain arte bezala, lanpostua Gasteizko egoitzan izango da, baina lan-eremua Euskadi osoa izango da. Hautagaiak 30 urte baino gutxiago izan behar ditu, euskal elkartegintzaren ezagutza eta euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua. Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data: -Curriculumen bidalketa, urtarrilaren 11ra arte (eguerdiko 12:00ak arte, egk@egk.org helbidera). -Idatzizko proba nork egin behar duenaren jakinarazpena, urtarrilaren 15ean. -Idatzizko proba Gasteizen, urtarrilaren 16an. -Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, urtarrilaren 19an. -Elkarrizketa Gasteizen, urtarrilaren 23an. -Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, urtarrilaren 24an. Lanean hasteko data, baja epea hasten denean. Informazio guztia helbide honetan: http://egk.eus/wp-content/uploads/2017/12/Lan-deialdia-Enplegu-Etxebizitza-2018.pdf

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org