Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Lana EMUN Aholkularitzak euskara teknikari eta parte hartze prozesuetarako teknikari lan poltsa osatzeko deialdia egiten du
Erabiltzailearen akzioak
2016/05/11 - Unibertsitatea.net

EMUN Aholkularitzak euskara teknikari eta parte hartze prozesuetarako teknikari lan poltsa osatzeko deialdia egiten du

Deialdi honen bidez, euskara planak garatzeko teknikarien eta parte hartzeko prozesuak bideratzeko teknikarien lan poltsa osatu nahi dugu. Hautaketa probak ekaineko lehenengo astean egingo dira eta hautatutakoei bakarrik deituko zaie. Interesa duzuenok sartu curriculuma gure webguneko Lan bila? atalean (http://emun.errhh.es/), maiatzaren 17a baino lehen. Lan poltsan sartzeko eskakizunak eta konpetentziak: Lizentziatua izatea. Euskara maila altua izatea (gutxienez EGA edo baliokidea). Euskara planetarako: euskararen normalizazioan edota euskalgintzan esperientzia edukitzea. Parte hartze prozesutarako: parte hartze prozesuetan esperientzia edukitzea. Taldeen lidergoan eta proiektuen kudeaketan aritua izatea. Komunikatzeko eta taldeak dinamizatzeko gaitasuna izatea. B1 gidabaimena edukitzea. Baloratuko da: Hizkuntzen ezagutza (4.HE, ingelesa, frantsesa, katalana,…). Parte hartze masterra edo baliokidea. Emakume eta gizonen berdintasunerako masterra edo baliokidea. Harremanetarako eta koordinaziorako gaitasuna. Talde lanean aritzeko gaitasuna eta jarrera. Hiznet eginda edo egiten egotea.

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari