Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Dinamizatzaile lanpostua betetzeko eskaintza zabaldu du Euskarabilak

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2017/09/04 - unibertsitatea.net

Dinamizatzaile lanpostua betetzeko eskaintza zabaldu du Euskarabilak

Euskarabila Euskaldunon Elkartea dinamizatzaile berri baten bila dabil. Lan eskaintza abuztuan zabaldu dute eta interesdunek irailaren 15era arte dute curriculuma bidaltzeko euskarabila@gmail.com helbide elektronikora. Dinamizatzaileak elkartean erabakitako ekimenak dinamizatu eta koordinatuko ditu, diru-laguntzak kudeatuko ditu, bazkideekin komunikazioa eta harremanak bideratuko ditu, eta euskaldunekiko eta elkarteekiko sarea sendotzeaz arduratuko da. Lan kontratua bederatzi hilabetekoa izango da -urritik ekainera bitartekoa-, 10 orduz astean. ESKATUKO DUTENA Euskara ondo menperatzea ahoz zein idatziz Harreman pertsonaletarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea Gestiorako gaitasuna izatea Ekimeneko pertsona izatea Talde lanerako prestutasuna IKTen inguruko ezagutza eta zaletasuna BALORATUKO DUTENA Soziolinguistikako oinarrizko ezagupenak izatea Hizkuntza plangintzari lotutako ikasketak izatea Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia izatea Hego Uribekoa izatea

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org