Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Iragarkiak Lana Deustuko Unibertsitateak ingeles hizkuntzalaritzako irakasle-ikertzailea behar du

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2018/03/05 - Deustuko Unibertsitatea

Deustuko Unibertsitateak ingeles hizkuntzalaritzako irakasle-ikertzailea behar du

Deustuko Unibertsitateak ingeles hizkuntzalaritzako irakasle-ikertzailea behar du Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean. Irakasle-ikertzailea, hizkuntzalaritza ingelesean esperientzia duena (fonetika, fonologia, morfosintaxi eta ingelesaren aldagaietan espezializatua, ikuspegi geografiko eta diakronikotik, ahal dela). Berariazko jakintza esparruko irakaskuntza eta ikerketa funtzioak izango ditu, etorkizunean esparru akademikoko kudeaketa arloetakoak ere izan ditzakeelarik. *Titulazioa: -Hizkuntzalaritzako edo antzerako diziplinako doktorea. -Ingeleseko C2 maila izan behar du. Kontuan hartuko dena (merezimenduak): -Esperientzia izatea unibertsitateko irakasle eta ikertzaile lanetan, adierazitako jakintza arloetan. -Tutoretza planetan eta titulazioen koordinazioan parte hartzeko esperientzia. -Kalitatearen Agentzia Ofizial baten (ANECA / UNIBASQ) aldeko ebaluazioa izatea, unibertsitate pribatuko irakasle izateko. -Euskaraz eta gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna. -Gaitasun profesionala, irakasteko bokazioa, enpatia, taldean lan egiteko gaitasuna, irakaskuntzan berritzeko motibazioa, egokitzeko gaitasuna duen eta DUko izaera eta misioarekin bat datorren pertsona baten bila gabiltza. *Zer eskaintzen den: Fakultateko eta Unibertsitateko taldean sartzea 2018-2019 ikasturtean (hasiera data: 2018ko irailaren 1a). Lanpostuak lanaldi osoa eskatzen du, Aneca-ren edo Unibasq-en unibertsitate pribatuko irakasle izateko aldeko ebaluazioa edukiz gero. Bestela, DUko barne araudiak aukera ematen duen dedikaziorik gehiena eskainiko da. Interesatuek ondorengo estekako fitxa bete behar dute: http://forms.deusto.es/deusto/pdi-linguistica-inglesa?language=eu

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org