Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Lana Boiseko Euskal Museoa "Hezkuntza Programa Aditu" baten bila dabil bere lana dinamizatzeko
Erabiltzailearen akzioak
2017/02/03 - unibertsitatea.net

Boiseko Euskal Museoa "Hezkuntza Programa Aditu" baten bila dabil bere lana dinamizatzeko

Boise, AEB. Boise Basque Museum and Cultural Center da Boiseko Euskal Museoaren izena eta bertako euskal komunitatearen bihotzean dago, euskal kultura zabaltzeko eta euskaldunek berek antolatzen dituzten ekimenetako askoren butzatzaile eta babesle baita gisa batez edo bestez. Oraingoan, eta lehenago posizio hori betetzen zuen Annie Gabica Museoko egungo zuzendaria denez, erakundeak postu hori betetzeko erabakia hartu du, "Hezkuntza Programa Aditu" bat bereganatzeko deia eginez. Egun osoko lana da eta antolaketa gaitasuna, denborak maneiatzeko trebetasuna eta sormena eskatzen du. Soldata 34,500 dolarrekoa da urtean, eta 'etekinak' dauzka, autoarentzako leku propioa esaterako, Museoaren atzealdean. Kontratua urtebeterako da eta aukera legoke 2018ko otsailaren ondotik lanpostua finkoa bilakatzeko. Hautagaitza aurkeztu nahi dutenek gutuna bidali behar diote, gutxienez bi erreferentzia emanez, Museoko zuzendariari (annieg@basquemuseum.com). Aurkezpen epea otsailaren 18an bukatuko da. Xehetasun gehiago eskuratzeko, jo Euskal Museoaren webgunera (basquemuseum.com)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari