Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Iragarkiak Lana Berdintasuneko 3 monitore hezigarri behar ditu Asmoz kultura arlorako etengabeko prestakuntzarako zentroak

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2018/06/20 - Asmoz

Berdintasuneko 3 monitore hezigarri behar ditu Asmoz kultura arlorako etengabeko prestakuntzarako zentroak

Berdintasuneko 3 monitore hezigarri behar ditu Asmoz kultura arlorako etengabeko prestakuntzarako zentroak. *ASMOZ Fundazioa erakunde dinamiko bat da 15 urte baino gehiagoko ibilbidea duena online heziketaren eremuan. Industria Kultural eta Sortzaileen sektorean espezializazio argia du eta momentu honetan esandako postua estaltzea interesatzen zaigu. *MISIOA: Harrera lanak, publikoarekin harremanak eta berdintasunarekin erlazionatutako jardueren dinamizazioa unitate ibiltariaren barruan. (3 plaza). *ESKATZEN DA: -Unibertsitateko titulua edukitzea eta berdintasunaren eremuan gutxienez 150 orduko heziketa egiaztatzen duen ziurtagiria, organo ofizialak edo administrazio publikoak igorritakoa, titulu egokiaren aurkezpenarekin akreditatu beharko dena. -EGA Titulua edo baliokidea, dagokion titulu egokiarekin akreditatu beharko dena. -Mugitzeko disponibilitatea izatea. -Lana bi hizkuntza ofizialetan (Euskara eta Gaztelania) egiteko gaitasuna baloratuko da, unitate ibiltariaren diseinuan parte hartuko duten berdintasunari buruzko edukiak lantzeko. *ESKAINTZEN DA: 2 hilabete eta erdiko kontratua. Ordainsaria zuzeneko arretako pertsonalarentzat aisia-heziketa sektorearen hitzarmenean ezarritako baldintzen arabera zehaztuko da. Lantokia unitate ibiltariaren kokapenaren menpean egongo da (Euskadi). *Pertsona interesatuak C.V. bidaltzera animatzen ditugu rh@asmoz.org helbide elektronikora gaian MONITORE erreferentzia jarriaz. Lan-postura egokitzen diren persona guztiekin jarriko gara harremanetan. Emandako informazioa konfidentzialtasun zorrotzarekin tratatuko da eta, izaera pertsonaleko datu-babeseko, abenduaren 13ko, 15/1999 legearen arabera.

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org