Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Lana Begiraleen lan poltsa osatzeko deialdia Bortzirietan
Erabiltzailearen akzioak
2016/04/18 - Unibertsitatea.net

Begiraleen lan poltsa osatzeko deialdia Bortzirietan

abalik dago begiraleen lan poltsa osatzeko deialdian izen emateko epea. Interesa dutenek eskaerak aurkeztu behar dituzte heldu den maiatzaren 13ko 12:00ak baino lehen. Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen egoitzan (Herriko Etxeko Plaza 7, 2. 31790 Arantza). Deialdi honetan parte hartzeko beharrezkoa da 16 urte beteak izatea eta DBHko titulazioa izatea, baita euskaraz jakitea ere (C1 maila). Eskaera guztiak jaso ondoren, baldintzak betetzen dituztenek ahozko proba praktiko bat egin behar dute ekainaren 3an, Berako Beralandeta eraikinean. Mankomunitateak zerrenda hau erabiliko du udaleku irekietan lanean aritzeko behar dituen begiraleak kontratatzeko. Halere, 2016an osatuko den zerrenda 2015ekoaren osagarri izanen da: hau da, kontratazioak egiterakoan lehentasuna izanen dute 2015eko poltsan daudenek, eta hori agortu ondotik hasiko da 2016ko zerrenda erabiltzen. Deialdiari buruzko xehetasun guztiak eta izen emateko inprimakia hemen: http://www.bortziriak.eus/begiraleen-lan-eskaintza/

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari