Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Lana Azkue Fundazioan Komunikazio eta marketin teknikari bat behar dute
Erabiltzailearen akzioak
2016/04/18 - Unibertsitatea.net

Azkue Fundazioan Komunikazio eta marketin teknikari bat behar dute

Lanpostuaren helburua Azkue Fundazioko eta Euskararen Etxeko komunikazio eta marketin alorreko lan ildoak finkatzea, garatzea, kudatzea eta ebaluatzea eta erakundeak bere misioa lortu ahal izateko, dagozkion zerbitzuetan laguntza teknikoa ematea. Eskaintzaren deskribapena Azkue Fundazioan gure erakunderako eta Euskararen Etxeko komunikazio eta marketin alorreko lanak betetzeko teknikaria behar dugu. Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak: Komunikazio Zientzien ikasketetan lizentziatua. EGA tituluduna eta euskarazko gaitasun osoa. Lana euskaraz burutzen da. Antzeko lanetan aritu izana. Gutxienez hiru urteko esperientzia komunikabide, euskararekin erlazionatutako erakundetan edo komunikazio agentzietan. Sare sozialen kudeaketa eta erabilpenean eskarmentua. Lana antolatzeko gaitasuna, dinamikoa. Curriculuma eta erreferentziak. Funtzioak Azkue Fundazio eta Euskararen Etxeko komunikazio eta marketing estrategien garapena. Euskararen Etxeko arlo guztietako eguneroko kudeaketa: gai administratiboak, bisitariak, edukien garapena, kultur ekintzen agenda antolatzea… Azkue Fundazioaren egitasmo ezberdinen kudeaketa: edukien sorrera, webguneen mantentzea, lehiaketak, ekitaldiak, jardunaldiak… Sare sozialen kudeaketa: edukiak zabaltzea, erantzuna ematea, txostenak, analitika… Edukien erredakzioa (webgune eta blogak, prentsa oharrak, postak, txostenak …) Diseinu arloko beste lan batzuk: iragarkiak, bannerrak eta beste diseinu lanak. Baldintzak Lan baldintzak, berriz, honakoak dira: Jornada osoko lanpostua da, Bilbon kokatuta dagoen bulegoan, Euskararen Etxean. Lanean hastea berehalakoa izango da. Lan kontratua aldi baterako izango da, amatasun baja baten ordezkapena egiteko. Epeak eta oharrak Kurrikulumak jasotzeko azken eguna: maiatzaren 1a. Kurrikuluma bidaltzeko: posta elektronikoz helarazi eta bi modutan egin zenezake: Posta elektronikoa idatzi info@azkuefundazioa.org helbidera eta zure kurrikuluma erantsi. Nahiago baduzu, zure LinkedIn edo antzeko beste plataforma batetako esteka bidali posta elektroniko baten bidez, info@azkuefundazioa.org helbidera. Lehenengo sailkapen bat eginda, elkarrizketa bat egiteko hitzordua lotuko dugu zenbait hautagaiekin. Baina aurkeztutako guztiek prozesuari buruzko informazioa jasoko duzue. Animatzen bazara, badakizu, zure kurrikuluma bidali maiatzaren 1a baino lehen.

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari