Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Lana Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailak Euskal Herriko eta inguruko floraren ezagutzan eta kontserbazioan sakontzeko praktikak eskaintzen ditu
Erabiltzailearen akzioak
2018/01/22 - Aranzadi Zientzia Elkartea

Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailak Euskal Herriko eta inguruko floraren ezagutzan eta kontserbazioan sakontzeko praktikak eskaintzen ditu

Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailak Euskal Herriko eta inguruko floraren ezagutzan eta kontserbazioan sakontzeko praktikak eskaintzen ditu. Bertan ondorengo ekintzetan parte hartu ahal izango da, ezagutza botanikoa handituz: -Landare espezie mehatxatuen jarraipen-lan eta kontserbazioan parte hartzea. -Landareak herborizatzeko prozesuan laguntzea: mendian laginak hartzea, identifikatzea eta herborizatzea. -Landare bildumaren mantentze-lanak gertutik ezagutzea: pleguen mantentze lanak, beste herbario batzuekin elkartrukeak, datuak informatizatzea, landare pleguen digitalizatzea, etab. *Praktikak otsaila eta ekaina bitartean egingo da eta ordutegia beharrizanen araberakoa izango da. Mendiko lan egunak eguraldi eta baliabideen arabera zehaztuko dira eta mendiko lan egunetan konpromisoa hartzea ezinbestekoa izango da. Lanerako bulegoa eta Herbarioa Aranzadi Zientzia Elkarteko egoitzan aurkitzen dira, Donostian. Mendiko lana Euskal Herriko mendietan garatuko da batez ere. Euskara jakitea lehenetsiko da. *Interesa duenak mesedez bidali dezala curriculuma ondorengo helbidera: amitxelena@aranzadi.eus --Albistearen iturria: http://www.aranzadi.eus/botanica/aranzadi-oferta-practicas-para-la-conservacion-y-conocimiento-de-la-flora-de-euskal-herria?lang=eu

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari