Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Lana Administrari lanetarako pertsona baten bila (Aiaraldea Komunikazio Leihoa)
Erabiltzailearen akzioak
2016/03/17 - Unibertsitatea.net

Administrari lanetarako pertsona baten bila (Aiaraldea Komunikazio Leihoa)

Enpresaren izena: Aiaraldea Komunikazio Leihoa Lanlekua: Laudio Deskribapena Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak Eskaintzaren deskribapena: Administrazio zereginak burutzeko, lanaldi erdiz arituko den administraria kontratatzeko lan-deialdia ireki du Info-Aiaraldea Kultura eta Komunikazio elkarteak. LAN BALDINTZAK Ordainsaria: 650 € gordin (12 ordainsari) Lan aldia 20 ordu astean Ordutegia: 09:30-13:30, astelehenetik-ostiralera (ohikoan, beharren arabera) 2 HILABETEKO probaldia Iraupena: 6 HILABETEKO kontratua Baldintzak ESKATZEN DA Lan horri lotutako prestakuntza akademikoa Kontabilitate ezagutza Iniziatiba eta auto-askitasuna Harremanetarako gaitasuna Koordinaziorako, dinamizazio eta kudeaketarako gaitasuna Lantaldean lan egiteko gaitasuna Autoa eta gida-baimena. Komunikazioaren eta baliabide teknologikoen gaineko ezagutza. BALORATUKO DA Aiaraldea Komunikazio Leihoa elkartearen eta kideen ezagutza eta eskualdearen ezagutza zabala: elkarteak, instituzioak, enpresak... Lan horietan edo antzekoetan izandako esperientziak eta ibilbide profesionala EGA eta idazteko gaitasuna eta euskara maila jasoa Elkartearekiko atxikimendua Lanerako malgutasuna FactuSol eta ContaSol edo antzekoen gaineko trebakuntza Modelos Fiscales, Red Directo.eta Contrata@ aplikazioen gaineko trebakuntza IT txartela izatea eta OpenOffice apliakzioen gaineko trebakuntza Hautaketa prozesuaren jarraibideak KRONOLOGIA Martxoak 14 : Lan-deialdiaren irekiera Martxoak 20: Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutuna jasotzeko azken eguna Martxoak 21: Aurkeztutako profilen azterketa eta lana egoki bete dezaken hautagaien aukeraketa Martxoak 22: Elkarrizketak eta hautaprobak Martxoak 23: Lan deialdiaren ebazpena eta erabakia elkartekideei jakinaraztea Apirilak 1: Langile berriaren inkorporazioa HAUTAPROBA ETA ELKARRIZKETA Jasotako Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutunetan azaldutako informazioa aztertu ondotik, proposatutako funtzio eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo da. Hauek martxoaren 22ko hautaproba eta elkarrizketa saioetan parte hartzeko deituko dira. Goizez edo arratsaldez burutuko diren saioek, gehienez 60 minutuko iraupena izango dute eta ondoko atalak landuko dira: Elkarrizketa Finantzaketa eta kontabilitate zereginei dagokien ariketa Administrazio zereginei dagokion ariketa Izena emateko hemen: http://www.lansarean.eus/eskaintza/aiaraldea-komunikazio-leihoa/administrari-lanetarako-pertsona-bat#.VuquehhU5ow

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari