Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Lana 25 irakasle eta ikertzaile kontratatzeko deialdia MUko Goi Eskola Politeknikoan
Erabiltzailearen akzioak
2016/05/09 - Unibertsitatea.net

25 irakasle eta ikertzaile kontratatzeko deialdia MUko Goi Eskola Politeknikoan

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak 25 pertsona behar ditu irakasle eta ikertzaile lanetarako berehala hasteko. Behar diren profilak honakoak dira: Industria Ingeniaritzan doktorea edo prozesu industrialetan eta materialetan ezagutza duen doktorea. Industria Ingeniaritzan doktorea edo fluidoen mekanikan, termodinamikan eta aerodinamikan ezagutza duen doktorea. Ingeniaritza informatikan doktorea edo informazio sistemetan, telematikan, sare konputazionaletan, segurtasun informatikoan, aplikazioen eta datu baseen garapenean ezagutza duen doktorea. Automatika eta Elektronika Industrialean doktorea, Elektrizitatean doktorea edo makina elektrikoen diseinuan eta kontrolean ezagutza duen doktorea. Ingeniaritza Mekanikoan doktorea edo sistema mekanikotan, mekanika aplikatuan, material industrialetan edo fabrikazio teknologiatan ezagutza duen doktorea. Telekomunikazio Ingeniaritzan doktorea edo komunikazio industrialetan, sistema txertatuetan, mikroelektronika industrialean, automatizazio industrialean ezagutza duen doktorea. Diseinu Industrialean doktorea edo ergonomian, interakzioan, erabilgarritasun industrialetan, zerbitzuen diseinuan, produktu industrialen diseinuan ezagutza duen doktorea. Antolakuntza Industrialean doktorea edo kudeaketa industrialean, logistikan, ekoizpen industrialean, proiektuen kudeaketan ezagutza duen doktorea. Biomedikuntzan doktore ingeniaria edo ingeniaritza biomedikoan, inplantologia medikoan, instrumentazio sanitarioan, bioinformatikan, biomedikuntzan ezagutza duen doktorea. Euskara eta ingelesa jakitea beharrezkoa da. Interesatuek bidali curriculuma ekainaren 15a baino lehen ondoko helbidera: lanpostu.mgep@mondragon.edu

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari