Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Unibertsitatea.net

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Foroak Ikasketak Hautaketa libreko kredituak direla eta...

Hautaketa libreko kredituak direla eta...

Hautaketa libreko kredituak direla eta...

audijotarra - 2008/03/06 11:36


Unibertsitate guztietan, lizentziatura edota diplomatura guztietan, ikasle guztioi eskatzen dizkiguten kreditu madarikatuak. Nik hiru kreditu behar ditut. Hasiera batean ez zuen ematen zaila, hiru kredituak azkar eta erraz lortuko nituela pentsatu nuen, baina ez da hain erreza. Izan ere, ikasketekin ezezik, praktikekin eta lanarekin uztartu behar ditut, eta hau bai, hau benetan konplikatua da. Bestalde denbora falta kontutan izanda, daukadan denbora apurra ez dut nahi pasatu gustukoa ez dudan edo erabilgarria izango ez zaidan ikastaro batean galdu. Lasai hartzea erabaki dut, etsi beharrean ganoraz erabaki. Unibertsitate ikasketekin bat datozen eta osagarriak zaizkidan ikastaroetan parte hartu.
Ikus-Entzunezko komunikazioan lizentziatura egiten hari naiz, norbaitek ikasketa hauekin bat datozen ikastaro edota jardunaldi interesgarrien berri badu eskertuko nioke niri ere jakinaraztea. Ni ere kuxkuxeatzen ibiliko naiz eta zerbait interesgarriarekin ematen badut jakinaraziko dizuet.

Re: Hautaketa libreko kredituak direla eta...

Aldexa - 2008/03/11 11:56
Udako Euskal Unibertsitateak bere Udaberriko eskaintza aurkeztu zuen joan den astean Eibarren. Zortzi ikastaro antolatu ditu, eta guztiak amortizatu daitezke hautaketa libreko kreditu bezala.
Zortzi ikastaroak lau arlotan bana daitezke. Jendaurreko komunikazioa, informatika eta hizkuntza eta teknologia berriak izango dira jorratuko diren gaiak. Laugarren arloa interes orokorreko gaiei buruzkoa izango da; Barreterapia, haur kantak, aromaterapia eta sendabelarrak.
Jendaurreko komunikazioa lantzeko ikastaroa, informazio uholdea kontrolatzen ikasteko ikastaroa, webguneak hobetzen ikasteko ikastaroa, itzulpengintza automatikoaren nondik norakoak eta testuak aztertzeko teknologiak ematen dituen bitartekoak...Ikastaro praktikoak iruditzen zaizkit, eta dauzkazun ikasketak dauzkazula interesgarriak eta erabilgarriak.
Informazio gehiagorako: www.ueu.org
Erantzun azkarra
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Web helbideak automatikoki lotura bihurtuko dira Oinarrizko HTML etiketak idatz ditzakezu.