eta gero zer?
eta gero zer?
Kaixo, Sara naiz eta arte ederrak egiten ditut Leioan. Laugarren mailan nago. Gero zer irtenbide ditudan jakin nahiko nuke, masterrak, ikastaroak, doktoradutza etab.. atzerrian edo eta estatu mailan. mila esker denori.
Re: eta gero zer?
Kaixo Sara
Aukera asko daude. Jakin behar duzuna da ikasten jarraitu nahi duzun ala lan munduan hasi nahi duzun.
Ikasten jarraitu nahi baduzu, zenbait aukera dituzu. Adibidez, atzerrira ikastera joateko bekak daude, gero ere zenbait master existitzen dira. Beti ere zure interesen arabera joango da aukeren kopurua. Bestalde,doktoretza-ikastaroak dituzu baina kasu honetan hobe da buruan motibatzen zaituen gaia izatea bertan ikasten eta lan egiten duzuna aprobetxatzeko. Doktoretza egiteak ez du derrigorrez esan nahi tesia egin behar duzunik. Kurtso hauek Ikasketa aurreratuen diploma eskuratzeko dira eta gero tesia egitea ala ez norberaren esku dago. Nik tesia bukatuko dut laster baina oso argi nuelako buruan gai batean espezializatu nahi nuela eta beka bati esker egin ahal izan dut.
Lan mundura begira, INEM-n prestatzeko ikastaroak eskaintzen dira, adibidez web orriak egiten eta disenaitzen ikastea. Baina Arte Ederrak egiten bazaude, jadanik gustuko duzun arloa aurkituko zenuen. Ba hortik jarraitu, ikasten edo lan egiten, hasi baino lehen ez ezazu etzi.
Enara

Kaixo Sara!
Zure galdera ulertzen dut ikasketak bukatze aldera baldinbazaude baina laguntza hobeagoa eskeintzeko nahiago nuke zure preferentziak pixka bat zehaztuko bazenitu, hau da, ze arlo duzu gustokoen. Horrela nik ezagutzen ditudan master-en edo beken inguruko informazioa ematen ahl dizut eta seguruenik modu honetan erabilgarriagoa izango da.
Zure zai,
Alaitz
Re: eta gero zer?
Kaixo Alaitz,
Betidanik gustatu izan zait marraztea eta uste dut teknika aldetik nahiko iaioa naizela. Honela, nire produkzioa karreran zehar batez ere margolaritzara zuzendua izan da. Nire bidea pinturaren arlotik dijoala uste dut.
Hala ere, kontserbazioa eta errestaurazioaren arloa ere interesgarria iruditzen zait.
Barkatu nire zehaztasun falta aurrekoan.
mila esker
Sara Torres

Pintura gustatzen bazaizu eta zure bidea hortik doala uste baldin baduzu karrera bukatzear daudenentzat edota bukatu berrientzako arte bekak egoten dira (Segoviako adibidez). Bestalde, pintura-lanak egiten badituzu zure erakusketak edo erakusketa kolektiboak egitean pentsatu beharko zenuke, bai zure herri mailako erakusketa bai beste maila batean. Gainera, pintura lehiaketak ere badaude aurkezteko. Adibidez, abiapuntu oso ona da Getxoartera aurkeztea.
Artearen kontserbazioa-zaharberritzea interesatzen zaizula aipatzen duzu. Zaharberritzeko ikasketak egiten zaude ala interes hutsa da? Zehazki hori da nire arloa eta gehiago jakin nahi baduzu gustura azalduko dizkizut existitzen diren aukerak baina aipatzen duzunarengatik uste dut argi duzula margotzea gustatzen zaizula beraz hortik tira.
Barkatu Alaitzen erantzunera aurreratzea.
Informazio zehatzagoa nahi baduzu zalantza barik galdetu,