Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Iragarkiak Etxeak Pisukide gazte eta jator baten bila nabil Donostian, Egian

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2018/02/23 - Julen - 657717181

Pisukide gazte eta jator baten bila nabil Donostian, Egian

Kaixo! Julen naiz, 27 urteko gazte donostiarra eta pisukide gazte eta jator baten bila nabil Egian alokatua dudan etxea osatu ahal izateko. Pisua primeran dago, erdi-berritua, 3 logela nahiko handirekin, egongela eta sukalde handia, bainugela bat eta terraza luze bat eta guzti, non egun argitsuetan eguzkiaz gozatu dezakegun, egun osoan zehar ematen du eta. Alokatzen den logela, barruko patio argitsu, ixil eta lasai batera ematen du, kaleko zaratetatik urrun. Logela oso handia da, armairu handia du, 150cm-ko ohea, idazmahia, eta abar. 350€ balioko luke. Gastuak hiruron artean banatuko genituzke (+/-50€ hilean). Etxeko gauzarik onenetarikoa kokalekua da, 5 minututan Tabakaleran edo Renfeko tren geltokian baizaude eta 10 min zentroan edo Zurriolako hondartzan, eta hala ere oso toki lasaiean dago, dena eskura izanda (dendak, tabernak, kultur etxea, kiroldegia. . . ). Gainera, Egiak berezko bizia duen auzoa da eta egunerokotasunean eskertzen den zerbait da. Etxean giro ona izatea gustatuko litzaidake, orain arte izan dugun bezala; euskaldun eta jatorra bada askoz ere hobeto! Oso mutil txukun eta ordenatua naizela uste dut eta hori ere mantentzea gustatuko litzaidake! Logela martxotik aurrera alokatzen da, maiatza/ekaina arte, luzatzeko aukerarekin (jabearen esku). Interesa baduzu, ez izan zalantzarik nerekin harremanetan jarri eta bai ni eta baita etxea bera ere ezagutzeko! Milesker eta nahi duzuen arte!. Interesatuek deitu telefono zenbaki honetara: 657717181

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org