Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Etxeak Pisukide bila Antiguan!
Erabiltzailearen akzioak
2016/02/25 - Unibertsitatea.net

Pisukide bila Antiguan!

Udalerria: Donostia (Gipuzkoa) Helbidea: Heriz Pasealekua 1 Etxebizitza mota: pisua Solairua: 2 Metro karratuak: 110 Gela kopurua: 4 Azalpena: Pisua antigua auzoan kokatuta dago eta 4 pertsonentzako pisua da.30 urteren bueltakoak gara, langileak eta jatorrak (neska 1 eta mutil 1 geratuko gara orain pisuan). Pisuari dagokionez, sukaldea, 4 logela, 2 komun (bainugela bat eta komun bat) eta sala ditu. Kokapen ederra du: matia kaleak eta heriz pasealekuak bat egiten duten tokian (gurutze gorriaren aurrean). Egia esan, toki oso atsegina da bizitzeko, matia kaleak duen auzo-bizitzagatik, eta auzoak eskaintzen dituen zerbitzuengatik. Kokapena ere ez da batere txarra: ondarretara zein miramarrera oinez 3 minutu daude. Tabernak ere badaude inguruan, eta eskaintza kulturalari dagokionez, lugaritz kultur etxea zein doka eta antiguo berri zinemak etxetik 2 minututara ditugu. Garraio publikoari dagokionez, db autobus ugari daude (zentrora, grosera,amarara etab) eta zumalakarregi etorbidetik hernani, tolosa, andoain, azkoitia, zumaia, azkoitia eta errenteriako autobusak ere pasatzen dira, besteren artean... Lugaritzeko topo geltokia ere oinez (15 min inguru) joateko moduan dago. Pisuko dinamikaren harira, orain arte ez gara izan gaueko 22.00etarako koartoan isolatzen garenetakoak, ezta desfase konstantean bizi garenetakoak ere; nahiko jende normala gara eta giro oso ona dugu, eta sartuko zareten bi pertsona berriekin ere horrela jarraitzea espero dugu. Tertulia asko gure sukaldetxoan,(justo bertatik ari gara oraintxe mezu hau idazten) gehienak etxeko janari goxoaren inguruan; bakarren batzuk ardo botila onen bat lagun... Balkoian (esan al dot jada balkoi batek inguratzen duela etxe osoa?) baratzatxo bat jartzeko saiakera egin genuen, baina ez zuen fruiturik (barazkirik) emon. Ideia bat egingo zenuten jada, baina onena hitzordua jarri eta pisua bera ikusten etortzea. Ahaztu barik, daturik garrantzitsuena, saloitik itsasoa ikus liteke eta baita igeldo ere! < <bi gela libratzen zaizkigu: 1)gela bikoitza hilean 340€ edota 2) gela handia hilean 350€; kasu bietan faktura guztiak barne (interneta,argia,gasa...) eta kontratuarekin, jabeak errenta aitorpenean sartzen du urtero, beraz guk ere desgrabatzeko aukera dugu. Interesa, dudak edo galderak izatekotan jarri zaitezte nirekin kontaktuan! ^_^ martxoaren 1erako libratuko zaigu gela handia eta ertaina hilabete erdialdean libre egongo da. Gehiago jakin nahi izanez gero, deitu lasai: 636190702

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari