Hemen zaude: Hasiera Ikasleen txokoa Etxeak Gela handia alokairuan Bilboko alde zahar alboan apiriletik ekainera (225 euro)
Erabiltzailearen akzioak
2018/03/16 - Iker de Luz - 688631162

Gela handia alokairuan Bilboko alde zahar alboan apiriletik ekainera (225 euro)

Ikasle pisuan gela bikoitz bat (matrimonio ohea, armairu handiak, lan mahaia eta espazio handiduna) libre geratuko zaigu apirilaren 1etik aurrera. Pisuan 3 ikasle euskaldun gara, matematika, ingenieritza eta biologia ikasleak (3./4. mailetakoak). Pisua Bilboko Alde Zahar alboan dago (Etxebarria parke alboan), Zazpi Kaleak metro geltokitik 5 minutura. Leioako kanpusera doan autobusa ere etxe azpian geratzen da, ordu erdiro. Etxea eta gela ere oso argitsuak dira, hegoalderantz ematen dute, Bilbo eta mendialdeko bistak ditu eta egongela eta sukaldea ere handiak dira. Apiriletik ekainera pisua behar duen pertsona txukun eta atsegin baten bila gaude, pisukideotako bat kanpora lanera doalako. Pisu bizitza egin ohi dugu baina bakoitzaren espazio eta momentuak ere erabat errespetatzen ditugu. Gastuak oso baxuak dira, alokairua 225 euro dira eta bestelako gastuek ez dute 25 euro gainditzen hilean. Etxea goxoa eta beroa da, kalefakzio zentrala du eta bi komun (biak dutxa eta guzti). Interesatua baldin bazaude idatzi whatsappera edo deitu :) 688 631 162 (Iker)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org
bisitari