Etorriko da-eta

Artxibuak arakatzekotan egon naiz, ia zeintzuk urtetan ibilli nintzan, eta zertan, eta ia Hidroterapia lehelengo izan zan, edo Tenporo Barail Giltzadura, edo Baionakua, edo Ondarrukua… baiña ez. Azken fiñian hórrek Inguma datu basian dagoz. Hamen, ostera, gure (Udako) Euskal Unibertsitatiak bete barri dittuan 40 urtietako ikuspegi koral, pertsonal, intimuak izan bihar dau lekua. Batez be, kontuan hartuta halako bizipenak leku gitxi izaten dabela bokaziñoz serio eta zientifikua izan nahi daben egitasmo baten.

Nere aldetik, 2000 urte inguruan bota zestan tentakulua UEU-k. Sekulan ez naiz izan euskaldun militantia eta beraz aurretik ez nekan ideiarik be existitzen zanik –hausnarketa gai bat?-. Gaiñera artian fisioterapia kontsulta ipiñi barrixa nekan, eta denporia eta indarrak han juaten jatazen; baiña Osasun Saillekuak EAE-ko Fisioterapeuta Elkartiakin jarri ziran harremanetan, terapia fisikuei buruzko ikastaro monografiko bat egin nahi zebela, eta ia fisioterapeuta euskaldunen bat prest egongo ete zan partehartzeko, ta… hantxe sartu giñan Josu Irastorza laguna eta bixok.

Sorpresa atsegiña izan zan: ikasteko gogoz betetako jente euskalduna –gauza barrixa neretako-, eta klase osteko giro ona, mota guztietako harremanak egitteko erreztasun eta guzti. Izan be, barkatuko destazue prosaikua banaiz, baiña neska-mutilletan egitteko aukeria balixo erantsi politta emoten detsa udako ikastaruei. Neretako behintzat bai.

Nere esperientzixia ez da luzia izan, halan be: bost bat urte bakarrik pasau dittudaz modu baten edo bestian zuzenian partehartzen. Izan be, bakotxak badittu bere gaittasunak eta argi ikusi dot dozentzixia ez dala nere bokaziñua. Beraz, gaur egunian hamen nozue bazkide arrunt eta geldi xamarran itxuria hartuta, nere bizimodu korapillotsuan “erreserbatik” aktibotasunera pasatzeko aukeria noiz etorriko zain. Etorriko da-eta.

Oier Gorosabel (UEUko Osasuna Saila) / Argazkia: Oier Gorosabel

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude