Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2006/10/02 15:20:59 GMT+2

Web 2.0 ikastaroa.

Web 2.0 mugimenduarekin internet parte-hartzaileagoa, zabalagoa, irekiagoa bihurtzen da eta horretarako hainbat tresna daude: blogak, podcast, bideocast, jarioak, wikiak... Ikastaroan web 2.0 joeraren inguruko ikuspegi zabala emateaz gain, aipatutako tresnen erabilera eta aplikazio praktikoa emango da.

15 ordu. 2006ko urriak 16, 18, 23, 25 eta 30. Eibarren, Markeskoa Jauretxean.
Izen ematea: beteta, eman izena erreserban sartzeko.

Informazio gehiago: egin klik izenburuaren gainean.


Nork: ueu365.2006/10/02 15:20:59 GMT+2
Etiketak: 2 ikastaroak eibarren | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Uste dut, azkenean zerbait ulertzen hasi naizela ditxosozko WEB 2.0 horren inguruan. UEUk Eibarren antolatutako gai horren inguruko ikastaroari eman behar eskerrak. Ikastaroa oso interesgarria gertatu da, alde batetik emailea Gorka Julio oso aproposa delako, bai ikastaroa dinamizatzerakoan zein edukiak azaltzerakoan eta, bestetik, bertan jasotakoak asko eta gainera onak izan direlako.

Bost egunetako ikastaroan asko aritu gara Blogen eta haiek lantzeko tresnen inguruan, bide batez haien erabilpen posibleak zein ematen dizkiguten aukerak ezagutuz. Azkenean, uste dut ulertu dudala "jarioaren" kontua eta behingoagatik zentzua hartu dutela "sindikazio" eta antzeko terminoek. Wikien inguruan ere aritu ginen eta sekulako aukerak ematen dituen bidea da, orain arte saiakera trakets batzuk eginagatik ere kontu asko ez nituela kontuan hartzen uste dut. Azkenik, hainbat tresna erabilgarri ezagutu genuen; hori izen dantza! Technorati, Del.icio.us, etab....

Gauza asko eta denbora gutxi. Ikastaroaren interesgarritasunaren bi seinale:
1- Saio bakoitza hain laburra gertatzea. Hiru ordutako saioak ziren.
2- Saioa amaitutakoan buruan geratutako ideia zurrunbiloa. Informazio asko jaso izanaren seinale.

Dena dela eta hoberena, idatzi honen hasieran azaldu bezala, aste bete igaro ondoren, dantzan zebiltzan ideia guzti horiek halako zentzu globala hartu dutela elkarren ondoan jartzerakoan, eta horrela hasi naizela ulertzen zer den WEB 2.0 hori; sekulako interesa duten baliabide eta tresna jakin batzuk baino , gehienbat, tresna horiek ahalbidetzen duten jarrera aldaketa bezala irudikatzen dut gaur egun (badakit ez dudala ezer deskubritu, niretzat basamortuan saia topatzea bezalakoa izan da), baina, niri ideiak ordenatzeko eta, batik bat, hezkuntza praktikarekin uztartzeko beharrezkoa den ikuspegi orokorrago eta osatuagoa antzematen laguntzen dit.

Ideiak asentatzen doazen moduan, proba txikiak egiten hasi beharko, horretarako irrikitan bainago, eta ikusiko dugu zer ematen duten, denbora eta pazientzia, eta besteekin konpartitu eta kontrastatzea. Horregatik, blog hau erabili nahi dut esperientziak azaldu eta haien inguruan aritzeko. Asmoak asmo, ikusiko dugu noraino iritsiko garen.

Nork: Karrajua.2006/11/07 16:41:41 GMT+1
http://karrajua.org/

Ikastaroa errepikatzeko asmorik ba al du UEU-k? Horrela izatea espero dut...

Nork: Nekane Goikoetxea.2006/11/14 14:42:45 GMT+1

Printzipioz errepikatzeko asmorik ez zegoen, baina beharra ikusten bada, gu pozik!!

Egia esan oso-oso ikastaro interesgarria izan zen, izan ere, Internet-en sartu eta ingurune birtual honek sekulako abiada hartu duela ikusita, ikastaroaren btartez behintzat aldaketen NORANTZA zein den ikusteko aukera eman zuen.

Ikastaroa egiteko prest jende gehiago agertuz gero, errepikatuko dugu!

Nork: ueu365.2006/11/15 11:23:24 GMT+1
http://www.ueu.org

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari